Un blog de viajes - Travellerspoint

This blog is published chronologically. Go straight to the most recent post.

Tulum

La repetición

sunny 27 °C

Chetumaletik pasa ondoren eta bertatik ziztu bizian aldegin ondoren Mayen kultura azaltzen duen museorik hoberena ikusi ondoren, Tulumera bueltatu naiz ea oraingoan eguraldi ona nirekin ekarri eta bertako itsasoa eta cenoteak gozatzeko aukera dudan. Oraindik Veracruzeko inmersioak ahaztu gabe, oraingoan ingurune honetan ain famatuak diren cenoteetan egin nahi ditut inmersioak. Esaten dutenez, ur azpiko kobazulo hauek Mayen sinismenen infernuaren ( Xilbalba ) ateak dira eta behin hemen egonda ez zara berdin bueltatzen bizien mundura.

Hasiera batetan, Anderren deiaren zain nagoenez, egun batzuk pasa nahi nituen hemen eta gero Playa del Carmen-era joan nahi nuen Cozumel deituriko uhartean inmersio batzuk egitera. Baino, egunak pasa eta gero eta gustorago nengoenez, azkenean ia hiru aste eman ditut herri honetan. Paul eta Jaime deitzen dira hostaleko langileak eta Jaimek 23 urte eman dituenez Tulumen, bertako lekurik hoberenak ezagutzen ditu.

Lehenengo egunetik berak proposatutako cenoteak ezagutzera joan nintzen, hasiera batetan snorkel egiteko eta azkenean Xilbalba ezagutzera. Urarekin oso konexio indartsua nabaritu det egunak aurrera joan ahala eta Dos Ojos deituriko cenotean bi inmersioak egin nituen egunean oso argi neukan ura eta itsasoarekin konexio berezi bat daukatela, bertan pozik eta pakean sentitzen naiz.Nire instruktorak esan zidan oso ondo buceatzen dudala eta asko gozatzen dudala nabaritzen zaitela. Egia esanda irrifar batekin sartu nintzen uretara, bertan mantendu eta pentsatzen dudan bakoitzean bueltatu egiten da. Nire bizitzan izan dudan esperientziarik politenetakoa benetan!!!.Batezere iluntasun beltzean nire gorputza flotatzen nabaritu nuenean.

Bi egun berandugo Angelita deituriko cenotean nengoen Julia, aurreko instruktore berdinarekin sentsazio berrien bila, droga natural honen menpekotasuna lasaitzeko asmoarekin . Nahiz eta Open water tituloa izan bakarrik, konfiantza guztia zuen nigan eta benetan pena merezi duen kobazulo honetan sartu nintzen berarekin. 30 metro ingurura hiru metroko lodierako azufrezko laino batek ur gazia eta ur geza banatzen ditu.Beldurrezko pelikula batetan bezala, honen azpian dauden zuhaitzak estali eta ikusten diren adarrak airean flotatzen daudela ematen du, leku magikoa benetan. Infernuaren sarrera izango da???. Laino horixka gurutzatzean ez da ezer ikusten eta bapatean kobazuloaren azpikaldean zaude, zuhaitzaren sustraiak elkarlotuta maraña bat egiten eta gora begiratu eta lainoak dena estaltzen dute. Acojonante!!!!. Ze polita!!!!.Ederra!!!. Mila esker ama lurra!!!!Iuhhhhhh!!!!!.Eguerdian, hostalean nengoela, oraindik flipatuta jarraitzen nuen, oso oso nekatuta nengoen, leher eginda eta burua oraindik flotatzen, baino irrifarrea ezin kendu.

Bestalde, hostalean oso giro ona zegoen eta bertako langileekin " buena onda " nuenez, etxean bezala sentitzen nintzen. Hasieratik oso feeling ona izan nuen Paul eta Jaimerekin eta bigarren egunean parrillada bat egiteko proposamena egin ondoren, ohitura bihurtu eta atsaldero egiten genuen bat. Atsaldeko zazpiak aldera kaguamak erosi ( litronak ) eta parrillan jartzen nintzen afaria prestatzen. Hasieran betiko bost edo seiak elkartzen ginen, baino denborarekin etortzen zen jende berria gonbidatzen genuen eta beste hostaletako jendea ere ekartzea ere lortu genuen. Hauekin batera, Omar eta bere lagunak etortzen ziren gurera eta egunen baten 20 pertsona baino gehiago elkartu ginen ere. La parrilla del Vasco loco deitzen genuen!!!jajajaja!!!!.

Mundu guztiko jendea, hizkuntzak nahasturik, musika eta dantzak, barre algarak, denak gera berdinak, denak gera anai arrebak. Ze polita den aurreiritziak alde batera utzi eta elkar ezagutzea, mundua denon artean konpontzea, ezberdintasunak berdindu eta elkarrekin ondo pasatzea. Jartzen zarenean ez da ain zaila suertatzen. Noizbait lortuko dugu mundu mailan horrelako zerbait lortzea!!!!.

Baino ametsak beti dute esnatzeko aitzakiren bat eta oraingoan bihotzeko batek susto galanta eman eta esnatu gaitu. Jaimek goiz baten bihotzekoa izan zuen eta astebete egon zen hospitalean eta Paulek bi egun lehenago behatza apurtu zuen gurekin cenote baten.

Gauzak horrela, momentu horretan hostalean ginenen artean ardurak banatu eta lana aurrera atera genuen hostaleko jabea iritsi arte.

Egun hauetan Nadine eta Julia, alemaniako bi neska, zeuden hostalean eta oso ondo moldatzen ginenez, jabea etorri zenean elkarrekin joaten ginen hondartzara eta azkeneko egunerarte elkarrekin ibili ginen. Biak Stutgard-ekoak dira eta alemana ikasteko griña piztu zait eta beraiek gaztelera ikasi nahi dutenez interneten bitartez kontaktuan jarraituko dugu. Horrela, hurrengo urtean elkartzen garenean nik alemanez hitzegingo diet eta beraiek gazteleraz. Oporretako patuak!!!!jajajaja.

Tulumek aukera asko ematen ditu eta lehenengo egunetan hondartza, cenoteak eta karibeko itsasoaz gozatzeko aukera izan dudan bitartean, azkenekoetan parranda eta gaua izan dira nire egunerokoak. Beti ere konpainia ezin hobean!!!!. Hala ere, iritsi da joateko garaia eta Ander eta bere familiaren nondik norakoak ezagutzera noa Mexiko utzi aurretik.

Despues de una visita relámpago a Chetumal y ver el mejor museo de la cultura Maya que había visto hasta ahora, retorno otra vez a Tulum con la esperanza que esta vez el buen tiempo venga conmigo y pueda disfrutar del mar caribe y de los cenotes de la zona. Todavia con el buen sabor de boca de las inmersiones de Veracruz me dispongo a conocer los tan famosos cenotes que en la cultura Maya resultan ser las puertas al infierno ( Xilbalba ). Donde despues de entrar en ellos nadie regresa igual al mundo de los vivos.

En un principio, mi idea era quedarme varios días en Tulum para luego ir a Playa del Carmen y hacer alguna inmersión en la isla de Cozumel mientras espero la llamada de Ander. Pero a medida que pasaban los días, me encontraba más agusto y al final me quedé casi tres semanas. Los currelas del hostal se llaman Paul y Jaime y este último lleva 23 años viviendo aca asique conoce a todo el mundo y se conoce todos los lugares dependiendo lo que quieras hacer.

Desde el primer día me fui a conocer los lugares que el me recomendaba, primero a snorkelear y al final a conocer las puertas de Xilbalba. Mi conexíon con el agua ha ido aumentando a medida que pasaban los días y el dia que hice dos inmersiones en el cenote llamado Dos ojos me di cuenta que tengo una conexíon muy especial con el agua, me siento tan relajado y tan feliz cuando estoy buceando que entro en el agua con una sonrisa y no se me borra hasta varias horas despues de salir de ella. Mi instructora me dijo que cada vez que me miraba veia que estaba gozando cada momento y que buceaba muy bien. La verdad es que ha sido una de las mejores experiencias de mi vida!!!. Sobre todo la sensación de sentirme flotando en la total oscuridad.

A los dos días estaba otra vez con la misma instructora, llamada Julia, en un cenote llamado Angelita en busca de nuevas sensaciones que aplaquen la dependencia de esta nueva droga natural que me ha enganchado. A pesar de tener sólo el Open Water que permite bajar hasta una profundidad de 18 metros, nos adentramos en este maravilloso cenote para bajar hasta los 30 metros donde se encuentra una capa de unos tres metros de una nube amarilla de sulfuro que separa el agua dulce de la salada. Como en una película de fantasmas, las ramas de los árboles que se encuentran debajo de esta nube se ven flotando por encima de ella como por arte de magia. Sera esta la entrada al infierno???. Cruzamos la nube amarilla donde perdemos la visibilidad de todo lo que tenemos a nuestro alrededor y de repente llegamos al fondo del cenote donde nos encontramos con la maraña de raices que forman los árboles que en ella se encuentran. Miramos para arriba y la nube no nos deja ver nada a traves de ella. Acojonante!!!!.Que bonito!!! Maravilloso!!! Gracias madre tierra!!!Iuhhhhh!!!!!. Al mediodia, estando en el hostal,sentía todo mi cuerpo agotado y mi cabeza seguia flotando pero una sonrisa en mi cara que no podía borrar.

Por otro lado, en el hostal había un ambiente muy agradable, buena onda con los currelas y la verdad es que me sentía como en casa. Desde el primer momento tuve un feeling especial con Jaime y Paul y ya el segundo día les propuse hacer una parrillada. Nos lo pasamos tan bien que lo hicimos tradición y todas las tardes hacia las siete de la tarde comprabamos unas caguamas ( litronas ) y me ponía a cocinar en la parrilla. Al principio nos juntabamos los cinco o seis de siempre pero a medida que pasaba el tiempo invitábamos a toda la gente que venía al hostal y había días incluso que gente de otros hostales venía. Además Omar venía con amigos del trabajo y hubo un día que estabamos más de 20 personas. La parrilla del Vasco loco lo llamabamos!!!!jajajajaja!!!!.

Gente de diferentes partes del mundo, mezclanza de idiomas, música y baile, risas y alegrias, tod@s somos iguales, todos familia.Que bonito es olvidar los prejuicios y conocer a las personas,arreglar el mundo entre todos, olvidar las diferencias y pasarselo bien. Cuando te lo propones no resulta tan dificil!!!. Alguna vez conseguiremos que esto ocurra en todo el mundo!!!!.

Pero los sueños siempre quieren despertar y esta vez un ataque al corazón es el que nos da un susto y nos hace despertar al momento. Jaime tiene un ataque al corazón y se pasa una semana en el hospital recuperándose y Paul se rompe un dedo dos días antes cuando se le engancha en una cuerda saltando a un cenote. Enfrentándonos a la situación, la gente que en ese momento estamos en el hostal nos repartimos el trabajo durante dos días hasta que llega el dueño del lugar.

Estos días estaban en el hostal Nadine y Julia, dos alemanas de Stutgard y como nos arreglabamos muy bien cuando el jefe llegó estuvimos juntos hasta el día que me marché. El problema era que no hablaban mucho castellano y yo no se nada de aleman pero nos hacíamos entender muy bien. Decidimos que ellas iban a estudiar español y yo iba a aprender aleman y que dentro de un año nos volveríamos a encontrar. Mientras, nos mantendríamos en contacto por internet. El típico pacto de vacaciones!!!jajajajaja!!!!.

Tulum es un lugar con un gran abanico de posibilidades y mientras los primeros días tuve la suerte de disfrutar del mar caribe y de los cenotes que había alrededor, los ultimos dias me dedique ha disfrutar del ambiente nocturno, con sus conciertos de musica en vivo y sus interminables noches de bailoteo con cumbia y salsa. Pero a pesar de pasarmelo tan bien ha llegado el momento de visitar y disfrutar de la vida en el campo con Ander y su familia antes de dejar México.

Publicado por XABIER RAMON 17:56 Publicado en México Comentarios (2)

Plan de Ayala

sunny 25 °C

Nekazariaren bizitza gogorra dela askotan entzun det, eguzkia esnatzen denetik ilargiaren iluntasuna iritsi arte zure lurrari lotuta, ez oporrik, ez jaiegunik, ama lurraren indarren magalean. Beti jakin izan nahi dut zer lotzen duen jendea bizitza honetara eta modurik onena gertutik ikustea eta eguneroko bizitza honetan murgiltzea izanik, lagun batek ematen duen gertutasunarekin nahasten badugu esperientzia hobeagorik ez dago.

Aranera jeisten nagoela, bi eguneko bidai baten amaieran, Anderrek Maddi besoetan duela, errealaren kamixetarekin, errepidearen ertzera gerturatzen eta bere atzean etxea eta Txiapaseko mendiak dituela neke guztiak ahazteko aukera ematen didate eta irrifar bat azaltzen da nire aurpegian. Iritsi naiz azkenean nire lagunaren etxera eta elkar besarkatu ondoren hasten dira nire nekazari abenturak!!!jajajaja

Ander bizi den herria Plan de Ayala deitzen da Emiliano Zapataren nekazal erreboluzioaren helburuak azaltzen dituen idatziaren omenez. Bertan, hiru familia bizi dira, Ander, Hilda eta Maddirena alde batetik, Asier eta Verorena bestetik eta Miguel,Gladys,Mikel eta Iyarirena azkenik. Errekatxo bat daukate herriaren erditik pasatzen dena eta behar duten ur guztia ematen diena. Txerriak,oiloak, oilarrak, ardiak eta zaldiak dira gure bizilagunak eta laister behiak ere izango dira. Hauekin batera, arraiez betetako putzu bana dute etxearen ondoan, hauek elikatu eta handitzen direnean janari goxoa izango direnak. Familia bakoitzak 5 hektarea lur sail ditu beharrezkoa duten artoa, frijolea eta kafea ereiteko eta elkarlanean egiten dute egin beharreko lan guztia.

Oraintxe artoa ereiteko garaia da eta lur sailak prestatu ondoren zuloak egiteko egurrezko jabalina moduko bat egin eta bost edo sei arto gari sartu behar ditugu zulotxo horretatik ahalik eta azkarren eta ilara bat egiten. Lehenengoak markatzen du zuloa non egin eta besteak paraleloan jarraitzen dugu zelaiaren alde batetik bestera. Lan gogorra benetan, gainera eguzkia buru gainean dagoenean indarrak azkarrago agortzen dira eta nahiz eta pozolea eta hamaiketakoa izan eguerdirako amaitzen dugu lana, ni behintzat leher eginda.

Horrelakoak izan dira egun gehienak hemendikan, astebukaerak lasaigo hartzen ditugu, baino goizetan Ander, Asier edo/eta Miguelekin lan ezberdinak egin ditugu. Arraien putzuko lokatza kendu, lur sailak erre eta garbitu, gari kostalak menditik etxera ekarri, gari lur sailak abonatu....kriston lan gogorrak baino egia esanda ume txiki baten aina gozatu det. Arratsaldetan, afaldu ondoren, denak elkartu eta kartetan, joku ezberdinetan edota telebista ikusten egoten ginen eta Asierren etxeko labea aprobetxatuz bizkotxoak prestatzen genituen eta kafearekin gozatzen genuen ohera sartu aurretik.

Asier eta Gladysen urtebetetzeak ospatu ditugu egun hauetan eta Comitanera jeitsi gara bertan erosketa handiak egiteko. Kriston bazkari goxoak egin ditugu, tepezkuintel deituriko animalia dastatu det, tamalak eta molea egiten ikasi det eta etxean eta familian sentitzeko aukera eman didate. Oso gustora egon naiz guztiekin eta pena handia izan arren nire bidaiarekin jarraitu behar dut. Milesker esperientzia honengatik!!!!!.

He escuchado muchas veces que la vida del campesino es muy dura, desde el amanecer del sol al ocaso dando la bienvenida a la luna trabajando sin descanso, sin vacaciones a las ordenes de la madre tierra. Siempre he querido saber que es lo que une a la gente a este tipo de vida y como la mejor forma es vivirlo por uno mismo, que mejor forma de hacerlo que al amparo de un amigo y su familia.

Después de dos duros días de viaje, me encuentro bajando por el valle, rodeado de montanas verdes y a lo lejos veo a Ander con Maddi en sus brazos, con la camiseta de la Real Sociedad acercándose a la carretera en mi busca. Es entonces cuando todo el cansancio acumulado se desvanece y aparece una sonrisa en mi boca. Por fin he llegado a casa de mi amigo y después de darnos un abrazo empiezan mis aventuras como campesino!!!!jajajaja.

El pueblo en el que vive Ander se llama Plan de Ayala, en honor a la proclamación política promulgada y firmada por Emiliano Zapata en 1911, donde se encuentran escritos los objetivos principales de la revolución. Aquí viven tres familias, por un lado la de Ander, Hilda y Maddi, por otro lado la de Miguel, Gladys, Mikel y Iyary y para terminar la de Asier y Vero. Un riachuelo cruza por la mitad del pueblo, el cual abastece todas las necesidades de agua de la comunidad. Cerdos, gallos, gallinas, cabras, caballos y perros son nuestros companeros y dentro de poco lo serán las vacas. Con todos ellos, se encuentran los peces que cuidan con esmero en pequenas pozas para que cuando crezcan sean el alimento nutritivo para todo@s. Cada familia cuenta con 5 hectáreas de tierra para cultivar maíz, frijoles y cafe donde el trabajo se realiza conjuntamente.

Ahora mismo es la época de siembra del maiz y después de preparar la milpa durante varios dias nos toco agarrar una rama con forma de jabalina y sacarle punta con el machete para hacer los agujeros en la tierra donde echaremos de cinco a seis granos de maiz para que se fecunden. Para ello nos hemos juntado 10 gentes y todos en paralelo vamos haciendo el agujero a la altura de nuestro compa de la izquierda. El trabajo es agotador y a pesar de empezar a las 7 de la mañana el sol del mediodia pega con fuerza y agota las fuerzas por momentos. Ni el pozol ni el almuerzo recuperan del todo las fuerzas y terminamos la jornada al mediodia, yo agotado.

Los dias aca transcurren asi y a pesar de tomarnos los fines de semana con mas tranquilidad, todas las mañanas hemos estado trabajando juntos o por separado limpiando la poza de los pescados, limpiar o quemar las milpas, traer costales de maiz a casa, abonar y fertilizar las milpas..... trabajos muy duros pero que los he disfrutado como un niño pequeño y me han hecho crecer como persona. Por las tardes, despues de comer, nos juntabamos todos para ver la tele, jugar a diferentes juegos de mesa, platicar y aprovechando el horno de casa de Asier preparabamos bizcochos para disfrutarlos con un buen cafe antes de meternos a la cama.

Tuve la suerte de celebrar los cumpleaños de Asier y Gladys mientras estaba alla y pudimos bajar a Comitan todos juntos para hacer las compras y disfrutar de un dia todos juntos. Hemos preparado deliciosos platos, he podido probar el Tepezcuintel, he aprendido a hacer mole y unos tamales cojonudos y me han hecho sentirme en familia, como en casa. He estado de lujo y a pesar de que me da mucha pena tengo que seguir con mi viaje. Gracias por compartir esta experiencia conmigo!!!!.

Publicado por XABIER RAMON 10:55 Publicado en México Comentarios (3)

Utila

Ametsetako uhartea

sunny 26 °C

Bidaiatzen zauden bitartean jende asko ezagutzen duzu eta itsasoa eta buceoa bezalako gaiak ateratzen direnean elkarrizketan jende guztiak berdina esaten du " Joan zaitez Utilara, ikastaroak egiteko munduko lekurik merkeena eta bertako giroa Jamaikaren antzekoa". Beraz, ainbeste alditan entzun ondoren eta itsasoarekin dudan konexioarekin jarraitzeko asmoarekin noa uharte honetara. Anderren etxea utzi eta bi egunetan Guatemala osoa eta Honduraseko zati handi bat gurutzatu ditut. Azkeneko zatia ordu beteko Ferry bidaia izan da gogorrena, itsasoa oso txarra eta ezin burua altxatu bidaia guztian, izerdi hotza eta zorabiatua, jende guztia botaka...un espectaculo!!!jajajaja.

Apneako ikastaroak dira batezere uharte honetara erakarri nautena eta Ecomarine deituriko Dive shopean daukat aukera bakarra egiteko. Taberna girotik hurrun dago, hondartza baten ondoan eta parean leku eroso eta merke bat aurkitu det lo egiteko.Lehenengo bi egunak, Luis Quinteiro, Galiziar bidai lagunarekin, uharte guztia ezagutzen pasa dugu. Bertako jendearekin hitz egiten, dive shop ezberdinak ezagutzen, lo egiteko lekuak... Aukera pilo bat daude eta korrika ta presaka ibili beharrean nahiago det patxaraz hartu eta dena ondo antolatu, hurrengo hiru astetan nire etxea izango dena erabakitzeko.

Uhartean dagoen giroa oso ona da eta eguraldi ona egiten duen bitartean jende guztia itsasora doa ikastaro edo titulo ezberdinak ateratzera, bertako arrezife ikusgarriaz gozatu eta urazpiko bizitzarekin bat egitera. Aldi berean, uharteak ematen duen aukera oso erakargarria parranda eta festa giroa dira. Hemen egunero da astebukaera, beti dago festaren bat, hondartzan edo tabernatan eta edozein droga lortzea oso erreza eta merkea da. Amsterdam-eko coffe shop-etan bezala, tabernako barrara gerturatu eta nahi dezuna eskatu. Hauek dira uharteak ematen dituen aukera erakargarrienak eta bakoitzak erabakitzen du zer egin bere gorputz eta arimarekin. Nik itsasoaz eta egunaz gozatzea erabaki dut eta parrandak bigarrengo plater edo postrerako utzi ditut.

Ecomarine dive shop-ean oso giro atsegina aurkitu dut, leku lasaia eta oso polita eta bertako jendearekin oso rollo ona hasieratik,giro familiarrean eta gertutasun handiarekin. Tara eta Steve dira denda eta taberna txiki hau eramaten dutenak eta Maria ( Valentziarra ) eta Ernesto ( Hondurasekoa ) izan dira nire ikastaroetako instruktoreak. Nire logela gainera dendaren parean dago, itsasoari begira dagoen terraza batekin eta parranda girotik aldendurik. Bizikleta bat alokatu det hiru asteetarako, ze egia esanda dena kilometro bateko luzerako kale batetan pilatzen da uharte honetan.

Nire lehenengo asmoa Apneako hasierako ikastaroa egin ondoren urazpiko Advanced egitea zen eta honekin amaitu ondoren snorlekarekin gozatu bertako arrezifearekin. Baino uhartean bizi den jendeak esaten duen bezala badakizu noiz eta nola hasiko zaren baino ez noiz eta nola amaituko duzun. Apneako hasierako ikastaroa bi egunetan amaitu ondoren eta lortutakoarekin zeharo harrituta ez nuen gehiegi pentsatu behar izan eta hurrengo egunerako bigarren ikastaroan murgildurik negoen. Bost egunetan, erlaxazio ariketak, yoga eta arnasketa metodo ezberdinak erakutsi ondoren 34 metro jeistera iritsi nintzen bi minutu t,erdiko inmersio batekin. Ezin sinetsita, droga natural honekin zeharo engantxatu nintzen!!!!.

Hemendik aurrera, egunero joaten nintzen Apnea egitera eta urazpiko Advanced ikastaroarekin konbinatzen nituen inmersioak. Goizean goiz esnatu eta egunsentiarekin batera yoga ariketa batzuk egiten nituen itsasoari begira. Sekulako engantxada izan da niretzako, ze benetan oso gustora sentitzen nintzen, pozik eta argi ikusi nuen gu geu garela gure burua eta gorputzari limiteak jartzen dizkiogunak eta pentsatzen duguna baino askoz indartsuagoak izan gaitezkela. Mind is most!!!!

Lau ikastaro egin ditut azkenean eta gabonak bertan familia giroan ( faltan botatzen nuena) pasa ondoren uhartetik ihesi egin behar izan nuen ze bestela bidaiaren presupuesto guztia bertan uzteko harriskua neukan. Lagun asko utzi ditut bertan eta noizbait bueltatuko naizela zihur nago. Uharte honek xarma berezi bat dauka eta bertako jendeak badaki zer gertatzen den. Behin hor egonda, ez dakizu noiz joango zaren eta beti luzatzen da aldegiteko ordua. Beraz, noizbait joateko asmoa badezu, kontuz!!!!jajajajaja.

Viajando conoces a mucha gente y tienes tiempo para hablar de muchas cosas pero cuando sale el tema del buceo es cuando todo el mundo esta de acuerdo y te dice: " Tienes que ir a Utila, es el lugar mas barato del mundo para hacer los cursos de buceo y el ambiente es totalmente Jamaicano", asi que despues de escucharlo tantas veces he decidido que voy a comprobarlo por mi mismo, para ver si es verdad lo que dicen. Tarde dos dias en cruzarme todo guatemala y parte de Honduras para llegar a esta isla en la costa Caribeña de Honduras. Pero sin duda la peor parte fue el tramo en barco hasta la isla. Una hora que se me hizo eterna ya que no pude levantar la cabeza en todo el trayecto,con sudores frios y ganas de vomitar. Todo un espectaculo!!!!jajajaja.

Son sobretodo los cursos de apnea los que me convencieron para venir a la isla. Solo hay un dive shop llamado Ecomarine en toda la isla que lo lleve a cabo, así que siendo un lugar apartado de la zona de los bares y cerca de la playa me alojo en una habitación con balcón justo en frente de el. Los dos primeros días los pasé con un Gallego super majo que conocí en el trayecto a la isla y nos dió tiempo a conocer un poco la onda de la isla y todas sus opciones. Estuvimos hablando con la gente local, buscamos lugares para alojarnos, vimos diferentes dive shops, nos reimos... Como la isla tiene muchas opciones prefería tomármelo con tranquilidad para decidir bien lo que iba a hacer durante las tres semanas siguientes.

La onda de Utila es muy buena, de ritmo Caribeño y si el tiempo acompaña todo el mundo disfruta del mar y sus espectaculares arrecifes con una abundante vida marina. La noche tambien tiene su atractivo, ya que hay abundantes bares y gente con ganas de fiesta todos los días. Todos los días de la semana ofertan fiestas en las playas o en los bares y las drogas son baratas y muy fáciles de conseguir. Me recuerda mucho a los coffe shop de Amsterdam porque puedes ir a la barra y pedir lo que te apetezca. Estos son los mayores atractivos de esta isla, a partir de aqui cada uno elige lo que quiere hacer con su cuerpo y su alma. Yo he preferido disfrutar del día y del mar para dejar como segundo plato o postre la fiesta.

El ambiente que me he encontrado en el dive shop ha sido espectacular desde el principio, familiar y muy cercano. El lugar es pequeñito pero con gran encanto y los dueños Steve y Tara muy buena onda. Maria y Ernesto han sido mis instructores en los cursos que he realizado y despues esta toda la gente que pasa por alla. Yo la verdad es que me sentia como en casa y es por eso que al final estuve tanto tiempo. Mi habitación estaba al frente del dive shop, con un balcón con vistas al mar. También me he alquilado una bicicleta para las tres semanas que he estado ya que todo esta concentrado en 1km de calle.

Mi primera idea fue hacer el primer curso de Apnea, sacarme el Advanced de buceo y despues disfrutar de los arrecifes haciendo snorkel. Pero como todo el mundo en la isla me decía sabes cuando empiezas y haciendo que, pero nunca sabes cuando ni como acabaras. Así que despues del primer curso y quedarme sorprendido de los logros, vino el segundo y en cinco días aprendiendo ejercicios de yoga, relajación y respiración pude llegar a bajar 34 metros en una inmersion de dos minutos y medio. No me lo podía creer y esta nueva droga natural me engancho muchísimo!!!!.

A partir de aqui, todos los días me iba a hacer apnea y convinaba las inmersiones de otros cursos de buceo con ello. Me despertaba pronto a la mañana, me bajaba al dique de la tienda y mirando al mar me hacia mis ejercicios de yoga y relajación. Menuda enganchada!!!!. Me sentía super feliz y relajado y me di cuenta que nosotros mismos somos los que nos imponemos nuestros propios limites cuando somos capaces de muchísimo más. Mind is Most!!!!.

Al final hice cuatro cursos y después de celebrar las navidades en familia ( que es lo que echaba de menos ) me tuve que escapar de alla porque sino me dejo el presupuesto de todo el viaje. He dejado buenos amigos alla y espero regresar alguna vez. Esta isla tiene un embrujo especial que la gente local conoce muy bien. Estando alla te engancha y cuanto más estes más te engancha y ya no sabes cuando te marcharas. Si tienes intención de ir, cuidado!!!!!jajajaja.

Publicado por XABIER RAMON 7:26 Publicado en Honduras Comentarios (0)

Nikaragua

Sandinismoaren aztarnak jarraituz

sunny 26 °C

Aiiiii Nikaragua Nikaraguitaaaaa, la flor más linda de mi querer....Gaur egun gobernu Sandinistak jarraitzen du boterean Nikaraguan, baino burututako erreboluzioaren izpiritua bizirik edo iada guztiz hilda dagoen ikusteko gogoarekin iristen naiz Leon deituriko hirira. Nire asmoa iparraldea ezagutzea zen, Somoto,Jinotega eta Matagalpa herrialdeak baino autobusaren ibilbide aldaketa lehenengo eta Mirjam eta Lararekin elkartzea bigarrengo izan ziren arrazoi nahiko ibilbide hau aldatu eta Nikaraguako beste zonalde batzuk ezagutzeko.

Lehenengo bi egunak Marcelorekin pasa nituen, Sandinisten erreboluzio garaian 15 urte zituela Somozaren diktaduraren kontra borrokatzen egondako gizon alai eta bihotz onekoa. Nire gida izan zen Erreboluzioaren museoan eta hurrengo egunean bost orduko ibilbide batetan herria, bertako jendea eta guda garaiko istorio pila kontatu zizkidan. Oso esperientzia aberasgarria izan zen benetan eta gauza pilo bat ikasi nituen azkeneko urteetako historia Nikaraguarrari buruz.

Urte berria nire lagun Suitzarrekin ospatu nuen, hostelean prestatutako afari goxo batekin hasi genuen gaua eta konturatu orduko 12ak oraindik postrearekin harrapatu gintuen. Hemen ere suak izan ziren gaua argitu zutenak, baino gu berandu iritsi ginen herriko plazara eta hurrutitik ikusi genituen. Bertako jendeak afaria kalean ospatzen du, mahaiak eta aulkiak errepidean jarri, musika ekipo indartsu bat eta gau guztia dantza, jaki eta edarien artean. Etxeko ateak berehala irekitzen dituzte eta konturatu orduko hiruak dantzan geunden familia osoarekin. Horrela pasa genuen gau osoa, familia batetik bestera, gonbite batetik hurrengora. Zelako jende jatorra!!!.

Hemendik Granadan gaua pasa ondoren Ometepec ( Nahuatl hizkuntzan Bi Sumendi ) deituriko uhartera joan ginen lau egun pasatzera. Oso leku polita da baino esperientzia gaizki hasi genuen, ze gomendatutako hostala mendian galduta egotearekin batera iritsi eta beteta zegoen , inguruneko guztiak ere berdin zeuden eta azkenean Maria deituriko emakume batek hamaka batzuk atera eta gutxienez gaua etzanda pasatzeko aukera izan genuen zankudoen artean. Hurrengo egunetan primeran ibili ginen eta bertako inguruneaz gozatzeko aukera izan genuen bizikleta eta piraguekin hasteko eta oinez Concepcion sumendia eta Maderas sumendiko ur jauzia bukatzeko.

Uharte batetik bestera joan ginen, Nikaraguako lakurik handienetik, Caribe aldeko uharte txiki batetara, Corn Island-era ain zuzen. Bidaia oso ondo hasi zen, Rio Escondido deituriko ibaitik jeitsi ginen gau guztian zehar komertzio pirata egiten duen barku moduko baten. Jende guztiarentzat lo egiteko lekurik ez zegoen kamarotean eta gure ohe propioa lortu genuen barkuaren goiko aldean euria egiten hasi zen arte. Izarrei begira eta elkar besarkaturik lortu genuen gauaren zati handi bat pasatzea, baino euria eta hotza hasi zirenetik bueltaka ibili ginen lo egiteko leku baten bila. Horrela iritsi ginen Blanff deituriko portu txikira eta hemen hasi ziren bidaiaren benetako komeriak. Itsasora sartu orduko kriston olatuekin aurkitu ginen eta amaitezina ematen zuen sei orduko infernu bide hau gurutzatu ondoren eskerrak emanez iritsi ginen uhartera.

Bertan bi egun pasa genituen gorputzari buelta ematen eta hemendik beste barkutxo bat hartuta Little Corn island-era joan ginen. Leku zoragarri bat aurkitu genuen itsaso ondoan, haize freskagarria eta denek buruan daukagun benetako karibearen irudiarekin. Bi inmersio egiteko aukera izan genuen eta betiko janariaz aparte sukaldatzen zuten leku bat ere. Bueltarekin beldurturik azkenean hegazkina hartu genuen Managuaraino eta berriro bueltatu ginen Leonera Telika sumendia egiteko asmoarekin.

Bertan gaua pasatu nahi genuen, esaten dutenez laba ikusteko aukera bait dago. Horretarako Marcelorekin hitz egin eta bere burua gida bezala aurkeztu zigun. Eguna kriston abentura bihurtu zen, ze ez zekien oso ondo zein zen ibilbidea eta hiru edo lau alditan galdu ondoren zazpi orduko ibilaldiaren ondoren bertan bera utzi eta sumendira iritsi gabe bueltatu behar izan ginen. Kriston parrak bota genitun baino sumendia ikusteko gogoarekin. Beste batetarako utzi beharko!!!!. Bueltatzeko aitzakirik ez da behar ordea!!!!.

Ayyyy Nicaragua Nicaraguitaaaa, la flor más linda de mi querer.....Hoy en día el gobierno Sandinista sigue ostentando el poder en Nicaragua y llego a la ciudad llamado León con la esperanza de encontrar algo del espíritu de la revolución o ver si la llama ya se apagó. Mi intención era comenzar el viaje en el norte del país, Somoto, Jinotega y Matagalpa pero por una parte el cambio de itinerario del autobus me llevó hasta Leon y por otra parte mis amigas Suizas Mirjam y Lara fueron suficiente razón para cambiar mi recorrido y conocer otros lugares de Nicaragua.

Los dos primeros dias los pasé con Marcelo, un hombre con buen corazón y muy alegre que le toco vivir la época de la Revolución Sandinista con 15 años donde luchó contra la dictadura de Somoza. Fue mi guía en el Museo de la Revolución y al día siguiente me llevo a conocer la ciudad, sus gentes y las historias de la guerra en un recorrido de cinco horas caminando. Fue una caminata muy enriquezedora y aprendí muchas cosas de la historia Nicaraguense.

El año nuevo lo celebre con mis amigas Joy y Lara que vinieron ha Leon para celebrarlo. Empezamos con una cena como se merece en el hostal y sin darnos cuenta nos dieron las 12 y todavia estábamos con el postre. Aquí tambien son los fuegos artificiales los que iluminan la noche pero los tuvimos que ver por el camino ya que llegamos tarde a la plaza de la catedral. La gente local celebra el año nuevo en la calle, cada familia saca las mesas y las sillas, un potente equipo de música y se pasan toda la noche bailando, comiendo y bebiendo. Enseguida te abren las puertas de su casa y para cuando nos dimos cuenta estábamos los tres bailando con toda la familia. Así nos pasamos toda la noche, de familia en familia, de invitación en invitación. Que gente más maravillosa!!!!.

Al día siguiente estuvimos todo el día descansando y comiendo el el hostal y de aqui tras pasar una noche en Granada nos fuimos a pasar cuatro días a la isla de Ometepec ( Dos volcanes en Nahuatl), El lugar es muy bonito pero todo se torció cuando llegamos de noche al hostel que nos habian recomendado y estaba completo. Lo intentamos con los hostales de al rededor y todos estaban full. Hasta que llegamos al hostal de Maria y nos dejo unas hamacas donde pudimos dormir con la compañia de los zancudos. A partir de aquí todo mejoro y pudimos disfrutar de la isla, primero en bici y en piragua, donde pudimos disfrutar del manglar que esta entre los dos volcanes, y segundo caminando donde hicimos el volcan Concepción y la catarata del Volcan Maderas.

De una isla a otra, de la isla que está en en centro del lago más grande de Nicaragua a una islita en el caribe. El viaje empezo muy bien, ya que transcurria de noche por el rio Escondido hasta llegar a su desembocadura. La noche estrellada nos guiaba y el cinturon de Orión era la referencia. El barco parecia uno de contrabando de las peliculas y en el camarote no entrabamos todos los viajeros asi que nos buscamos la vida y encontramos una especie de cama en la parte de arriba. Estuvimos de lujo hasta que empezó a llover y tuvimos que buscarnos la vida para encontrar algun lugar donde dormir. Pero el verdadero infierno empezó a la mañana cuando llegamos al mar y teniamos por delante seis horas de oleaje matador.

Pudimos por fin disfrutar de la isla y después de pasarnos dos días en la isla recomponiendo los cuerpos nos agarramos otro bote y nos fuimos a Little Corn island. Aquí encontramos un lugar cerca del mar , con la típica imagen que tenemos del Caribe, donde la brisa refrescaba el calor del día y pudimos bucear en el arrecife también. Además encontramos un lugar cojonudo para comer donde preparaban comida fuera de lo normal, asi que alla ibamos a menudo. Despues de la experiencia de la ida, decidimos agarrar el avión de vuelta a Managua para regresar a Leon con la intención de hacer el volcan Telica.

Queríamos pasar la noche en la cima ya que según nos han dicho, al estar activo, se puede ver lava incandescente. Para ello, hablé con Marcelo en vez de hacerlo con un tour turístico y el se ofrecio a llevarnos. Pero el pobre hombre no sabía muy bien el camino y después de perdernos como cuatro veces y caminar durante unas siete horas nos dimos por vencidos y nos regresamos al hostal. Marcelo totalmente disgustado con sigo mismo y nosotros muertos del cansancio. De todas formas nos lo pasamos muy bien y nos reimos un montón. Nos quedamos con las ganas pero así tenemos excusa para volver!!!..

Publicado por XABIER RAMON 9:10 Publicado en Nicaragua Comentarios (0)

Kosta Rika

sunny 23 °C

Lurralde hau oihan erraldoi bat da, animali, bizitza eta kolorez jositako oihan erraldoia. Horrek erakartzen nau gehienbat baino jakinda ertamerikako lurralderik garestiena dela ezingo gara denbora gehiegi geratu. Bidaiaren kontua oso azkar jeisten ari da, uste nuena baino azkarrago eta Perura iritsi nahi badet nonbaitetik aurreztu beharko dut eta jan gabe ez naiz geratuko.

Gure asmoa, kotxe bat alokatu eta astebeten San Jose hiriburuaren ondoan dauden Poas sumendiaren eta Monteverdeko parke naturalak ezagutzea zen. Interneten bitartez egin nuen erreserba eta kotxea hartzera joan ginenean esandako prezioaren bikoitza izango zela jakiterakoan haserretu eta pikutara bidali genituen. Eguna galduta, kotxerik gabe eta gure planak berriro antolatu behar nahi genuena ikusteko. Baino gutxienez ondoko herrira, Alajuelara, doanik eraman gintuzten agentziatik. Bertan gaua pasa ondoren, autobus publikoan joan ginen egun pasa egitera sumendiaren heiserrak eta laba ikusteko ilusioarekin, baino sarrera gisa 10 dolar ordaindu ondoren eta arazo teknikoengatik autobusa aldatu behar izan ondoren, parkera iritsi eta guztiz lainotutako egun kaxkar batekin aurkitu ginen. Ez sumendirik, ez heiserrik, ez ezer. Ordu erdiko ibilaldi bat ohianetik eta bi ordu kafetegian autobusaren zain. Puto giritour!!!!!. Barruan egonda esaten digute oso zaila dela sumendi hori ikustea, oihan lainotua deituriko zonalde batetan dago eta ia urte osoa horrela dagoela azaltzean mala ostia handiagotzen da. Menudo fraudeee!!!!!.

Hurrengo egunerako indar berritu eta Monteverde aldera goaz Kosta Rikako esperientzia hobetzeko asmoarekin. Herria, mendi eta basoz inguraturik, pirineotako mendi giroa ekartzen didate oroitzapenera. Lekua pilo bat gustatzen zait eta giroak buena onda ematen du.Bertako parke naturala oso handia da eta goizean goiz esnatu, motxila janari eta edariarekin bete eta parkea ezagutzera abiatzen gara. Bertan, Quetzalak deituriko txoriak ikusteko aukera handia daukagu, Ertamerikako txori famatuena, eta ilusio horrekin barneratzen gara baso lainotu erraldoi honetan. Bost orduko ibilaldia egin ondoren, irribarre bat ezpainetan eta azkenean ordaindutakoak merezi izan duenaren sentsazioarekin joaten gara hostalera. Parkea izugarri polita da eta nahiz eta Quetzalaren arrastorik ez izan basoaren energiak indar berritu gaitu.

Mundua uste duguna baino txikiagoa dela askotan nabaritzen dugu eta oraingoan ere are txikiagoa. Herriko supermerkatu baten nagoela bigarren hezkuntzan nirekin ikasitako neska batekin aurkitzen naiz. 15 urte baino gehiago pasa dira azkenekoz ikusi ginenetik eta gau horretan Maite eta bere bikotearekin afaltzeko geratu nintzen elkarren berri jakiteko.

Quetzalaren bila jarraitzen dugu eta Perezosoa ere oraindik ez da azaldu baino zerbaitek esaten dit gure bila dabiltzala. Horregatik Tortugeiro deituriko Karibe kostaldeko parke naturalera goaz beraien bila. Parke natural honetara iristeko barku bat hartu behar da eta Tortugeiro ibaia jeitsi bi ordutan benetan ikusgarria den ibilbidean. Egun luzea izan da baino egun guztia autobus batetik bestera ibili ondoren horrelako paseotxo bat eskertzen da. Alde batean Karibeko itsasoa eta bestaldean ibaia duen ondarrezko mingain honetan geratuko gara hiru egunetarako.

Parkea barku txiki batetan ikusi dugu, egurrezko arraun pisutsuak eskuan eramaten ditugun bitartean. Bost orduko ibilbide izugarri polit bat egin dugu, non iguanak, tximuak, loroak,garzak, kaimanak, nutriak.... ikusteko aukera izan dugu eta ibilbide guztia bide estuetatik ibili gara ohianeko biztanleen erasoaren zain, pelikuletan bezala. Hurrengo egunetan lekuaz gozatu dugu batezere modu gastronomiko baten, oso leku txikia izanda, ondartza gure hostaletik 50 metrotara geneukan eta jatetxe ezberdin asko genituen kriston janari eta zuku goxoak daztatzeko. Hemengo ondartzak kriston lndarra dauka baino oso oroitzapen onak ekarriko dizkit beti.

Kosta Rikako gure azken geldialdia Puerto Viejon egin dugu, Panamako mugatik ordubetera dagoen kostaldeko herritxo baten. Hilabete osoa alde batetik bestera ibiltzea nekagarria da eta azkeneko egun hauek patxaraz hartu eta bertako ondartzak gozatu ditugu. Hemendik oso gertu Cahuita deituriko parke naturala dago, kriston ondartza ikusgarriarekin eta doanik!!!!. Eta hara non ikusi genituen tximino pilo bat eta perezosoa azkenean!!!. Bi gainera ikusi genituen. Beraz, azkenean Quetzalak ikusteko gogoekin geratu ginen baino oso pozik ikusitakoarekin.

Azkeneko egun hauetan parranda pare bat ere bota genituen, reggae gaua egin genuen Miriam eta biok eta Lararekin batera beste parranda bat bota genuen Crazy Bones deituriko taberna baten. Oso gustora ibili naiz hilabete guzti honetan zehar nire bi Suitzar lagunekin eta kriston pena eman arren bakoitzak bere bidea hartu genuen gazi gozo zapore batekin. Hala ere berriro elkartu garela ez dut inongo dudarik!!!.

Este pais es una jungla gigante, llena de animales, color y de vida. Esta es la gran atraccion para cualquiera que desee conocerla, pero sabiendo al mismo tiempo que es el lugar mas caro de Centro America no queremos estar mas de 15 dias recorriendolo. La cuenta baja a un ritmo vertijinoso y sin mingun tipo de lujo, asi que si quiero llegar a Peru, tendre que apretarme el cinturon y llegar cuanto antes a America del Sur.

Siendo tres personas, nuestra idea era alquilar un coche en la capital y de ahi conocer el volcan Poas y el parque nacional de Monteverde. Hize la reserva por internet pero cuando llegamos a la agencia nos dijeron que el precio estaba mal y nos querian cobrar el doble. Yo me enfade muchisimo pero viendo que no ibamos a ningun lado anulamos la reserva y por lo menos conseguimos que nos acercaran al hostal de Alajuela, nuestro siguiente destino. Sin coche y con el dia perdido decidimos hacer lo mismo pero en autobus.

Al día siguiente agarramos el autobus público que nos llevaba hasta el parque del volcán Poas con la esperanza de que nuestra suerte iba a cambiar. Pero el autobus se estropeó por el camino y llegamos una hora más tarde al parque. Nos cobraron 10 dolares por la entrada con la ilusión de poder ver los heiser-es y laba incandescente no dolió tanto. Pero llegamos al lugar y nos encontramos con un día nublado y con llovizna constante, sin poder ver el volcán sólo pudimos dar un paseo por una ruta guiada, vamos como ovejas por una ruta cerrada de media hora. En el museo nos explicaron que el parque esta dentro de un bosque lluvioso y que el 90% del año esta así. Así que nos clavaron el guiri tour, pagamos 10 dolares por un paseo bajo la lluvia y dos horas esperando en la cafetería a que llegara el autobus. Menudo fraude!!!!!.

Después de esta gran aventura nos marchamos para Monteverde con la esperanza de mejorar nuestra experiencia por Costa Rica. El pueblo esta rodeado de montañas y bosques me recuerda a los pirineos y el ambiente que se respira en la ciudad me da muy buena onda. El parque nacional es muy grande y queriendo aprovechar el día a tope nos despertamos pronto y llenamos la mochila con abundante comida y bebida para aprovechar hasta el último momento. Tenemos muchas opciones de ver al Quetzal, un pájaro que es el símbolo de la República de Guatemala y que en Nahuatl se puede traducir como cola larga de plumas brillantes. Tras cinco horas de caminata por este bosque lluvioso nos marchamos con una sonrisa y con la idea de que por fin a merecido la pena pagar lo que hemos pagado, a pesar de que no hayamos visto ningún Quetzal, otra vez será.

Cuando viajas muchas veces te parece que el mundo es un pañuelo y está vez vuelvo a pensar lo mismo. Estaba comprando la cena en uno de los supermercados del pueblo y de repente me cruzo en uno de los pasillos con Maite, una chica que estudio con migo en la secundaria y que llevaba más de 15 años sin saber nada de ella. Esa noche quedé con ella y su novio para cenar y ponernos al día de nuestras vidas y de los colegas de la clase.

Seguimos en busca del Quetzal y el Perezoso se esconde también pero tenemos la esperanza de encontrarnos con ellos antes de marcharnos. Es por eso que decidimos ir al Parque Nacional de Tortugueiro que se encuentra en la costa Caribeña en busca de ellos. Para llegar al pueblo debemos de coger un barco que en un recorrido de dos horas descendiendo por el río del mismo nombre atravesamos parte de un bosque repleto de animales y aves. Después de pasarnos todo el día de un autobus a otro y a pesar de estar agotados un viaje como este te reconforta. Decidimos quedarnos por tres días en este paraiso, una lengua de arena rodeada por el mar Caribe por un lado y el río y selva por el otro.

Decidimos ver el parque en un bote de madera donde el motor van a ser nuestros brazos ya que con unos pesados remos de madera recorreremos durante cinco horas los pequeños canales del río donde los barcos con motor tienen prohibida la entrada. Es una manera más ecológica de disfrutar del paisaje y nos podemos conectar más con la Pacha Mama. Hemos visto un montón de animales, como monos, iguanas, loros, garzas,tortugas caimanes, nutrias... inmersos en su habitat natural. El resto del tiempo lo hemos dedicado a disfrutar de la gastronomía del lugar, siendo una islita tan pequeña esta repleta de bares y restaurantes con comidas deliciosas y tener la playa a 50 metros del hostal es todo un lujo. El mar tiene mucha fuerza pero por los momentos vividos en ella tendré siempre muy buenos recuerdos.

Nuestra última parada en Costa Rica la hacemos en Puerto Viejo, un pueblito costero a una hora de la frontera con Panamá. Después de pasarnos un mes dando vueltas sin parar decidimos quedarnos los últimos días de relax y disfrutando de las playas de al rededor. Nos animamos a conocer el parque nacional Cahuita, conocida por sus playas de arena blanca, su gran número de cocoteros, su mar de color azul turquesa y su arrecife de coral. Y encima es gratis!!!!!. Aquí pudimos ver por fin al Perezoso por partida doble y a un montón de monos curiosos que se acercaban desvergonzados y acostumbrados a la presencia del ser humano. Al final, sólo nos quedo la pena de no ver ningún Quetzal pero siempre hay que dejar algo para tener que volver.

Durante el día disfrutamos de las playas y durante la noche disfrutamos de las diferentes fiestas que se organizan en los bares del pueblo. Una noche me fui con Mirjam a una fiesta reggae y nos hizimos los amos de la pista. Al día siguiente nos fuimos con Lara a otra fiesta en un bar llamado Crazy Bones y allá también lo pasamos genial. La verdad es que me lo he pasado genial este mes con mis amigas Suizas y con un gran pesar y con sabor agridulce nos despedimos hasta la próxima, que seguro habrá!!!!.

Publicado por XABIER RAMON 10:57 Publicado en Costa Rica Comentarios (0)

(Entradas 11 - 15 de 23) Anterior « Página 1 2 [3] 4 5 » Siguiente