Un blog de viajes - Travellerspoint

Ecuador

Ekuador

sunny 26 °C

Azkenean iritsi naiz Hego Amerikara!!!!. Andeak,kondorraren erreinua arakatzeko gogoarekin eta itsasoa eta kostaldea batezere gozatu ondoren mendiaren garaia iritsi da. Calle 13 musika taldearen abestiak esaten duen bezala " la espina dorsal del planeta es mi cordillera!!!".Bizkar hezurraren goiko aldea ezagutu nahi det, 5000 metro baino altuagoak diren mendietan galdu eta nire gorputzaren mugak ezagutu.

Hegazkinak Guayaquil-eko aireportuan utzi ondoren autobus publikoarekin ausartzen naiz, nire etxea izango den Nuca Pacha hostalera iristeko asmoarekin. Autobusak, metroaren antzera dabiltza, errepidean bide itxia daukate, beste inor sartu ezin daitekena eta behin barruan egonda nahi adina garraio hartu daitezke 25 xentimo ordainduta. Lau ibilbide ezberdin daude eta beraien arteko konexioa lanzadera deituriko autobusak egiten dute. Ain merkea izanda topera daude autobusak eta nire motxila erraldoiarekin jende guztia kolpatzen dut eta izerdi patzetan amaitzen det. Jende guztiak oso hiri arriskutsua dela esan dit eta bidean ikusten dut zergatik esaten duten. Autobusean zurrumurru bat entzun eta jende guztia kalera begira dago, bi tipo sukaldeko laban banarekin taberna baten sartu eta momentuan beste tipo bat aulki eta guzti ateratzen da atetik ziztu bizian. Kale erdian labankadak airean eta jendea erdian borroka gelditzeko asmoarekin. Autobusean jende guztia oihuka labankadaren zai. Welcome to Guayaquil!!!jajajaja.

Hostalean nire bidaikideak izango diren pertsonak ezagutuko ditut, hasieratik oso rollo ona daukagu eta astebukaera guztia hostaletik atera gabe pasako dugu, jaten, edaten eta erretzen. Aoife irlandarra da eta bolondres bezala lan egiten dago kolonbiako errefuxiatuekin, Tommy Cambridgekoa, ingeleseko irakasle bezala lan egiten hasi da eta azkenik Ana Maria, Quitokoa eta psikologiako ikaslea. Bizitza guztian ezagutuko bagina bezala mundua konpontzen pasa genuen denbora. Astebukaera gogor honen ostean, bi egunetarako joan nintzen Montañita deituriko kostaldeko herrixkara Ana mariarekin. Montañita hippy giroa duen herrixka bat da, surfa egin daiteken hondartza luze bat duena eta oso giro lasaia duena astean zehar. Astebukaeretan parranda itzelak daude eta jendez gainezka egoten da. Beraz, hondartzaz gozatu eta cevichea bezalako jakiekin erlaxatu gara egun hauetan.

Bueltan , mendia antolatzen hasi naiz eta hasieratik ikusten dut ez dela lan erreza izango, ez dut mendi talderik edo kluberik aurkitu eta Andinismoa egiteko gida baten laguntza behar omen da. Bide bakarra aurkitu dut, Ekuadorreko olinpiar federakundeen bulegoetara joan eta bertan galdetzea. Bertan, Mendi federazioaren telefonoa lortzen dut eta zuzenean bere buruarekin hitzegiten. Orduan ikusten det ez dagoela inongo antolakuntzarik estatu mailan, dena zonaldeka antolaturik dago eta aukera bakarra agentzia eta gidekin zuzenean hitzegitea dela. Cuenca izango da nire lehenengo mendi saiakera ze bertatik 30 km-tara Cajas deituriko parke nazionala dago. Bertan bost egun pasako ditut, Aoifferekin lehenengo hiru egunak eta beste bi bakarrik. Parkea izugarri polita da, lakuz josia dago eta zortzi ibilbide ezberdin ditu daukazun denboraren arabera. Bertan lo egin daiteke, refugioan edota denda batekin nahi izan ezkero eta lakuetan amuarraiak arrantzatu daitezke. Guk lau orduko ibilbidea aukeratu dugu, lehenengoa eta Toreadora deituriko lakutik hasita, Quinoa deituriko zuhaitzaz jositako basoa zeharkatzen du, baso magikoa benetan, el señor de los anillos pelikulan gaudela ematen du. Zuhaitz mota hau 4000 metrotik gora bizi den zuhaitz espezie bakarra da.

Hurrengo bi egunak Cuencan pasako ditugu ze Aoiffe ez da oso ondo sentitzen, lasai asko, hostaleko kaputxino goxoekin berriketan eta plazan aurkitu dugun frantses giroa duen kafetegi baten. Herri honek xarma berezia dauka eta lasaitasun handia ematen du bertatik ibiltzea. Hostalean ere oso jende jatorra ezagutu dugu eta beraiekin ere momentu oso onak pasa ditugu. Astebukaera horretan elekzioak izanda ezin da alkoholik lortu inon, baino guk joku bat bezala hartu genuen eta garagardo batzuk lortu arte ez ginen geratu. Egun hauetan kamping denda bat eta kainaberak lortzen saiatu naiz azkeneko bi egunak parkean lo egiteko asmoarekin baino ez dut zorterik izan. Horrela, beste eguneko ibilbide bat egin behar izan det, sei ordukoa oraingoan eta Cerro San Luis ( 4200m) deituriko gailurrera igo naiz. Bertatik ia parke osoa ikusi daiteke eta amalurrak lainorik gabeko eguna eskeini didanez denbora hartu det ikuskizunaz gozatzeko. Hurrengo egunean eguraldi txarrarekin esnatu naiz eta egin nahi nuen ibilbidea ur termalengatik aldatu det. Bertan hiru ordu eman ditut, ondoko sumenditik datorren ur osasuntsuaz gozatzen, kalean kriston euri zaparrada erortzen zen bitartean. Ze onaaaa!!!!!.

Ihauteriak iritsi dira eta Brasilera joateko dirurik ez dagoenez, Aoife, Tommy eta Anarekin Canoa deituriko kostaldeko herrixka batera goaz zubia dela aprobetxatuz. Hemen ez dago mozorrotzeko ohiturarik, ez txarangarik ez ezer. Jendea ondartzara dator eguraldi ona aprobetxatuz, bertan egun batzuk pasatzeko, jan, edan eta zortea daukanak zerbait gehiago lortzeko asmoarekin. Lekua jendez gainezka dago bai egunez eta baita gauez ere eta azkenean festa gure kabuz egiten dugu hostaleko terraza txikian eguna ondartzan pasatzen dugun bitartean.

Parranda egun batzuk izan ondoren Chimborazo mendia egiteko asmoarekin noa Riobamba deituriko mendiko herrixkara. Egin nahi dudan menditik gertuen dagoen herria da hau eta bertan norbait aurkitzeko esperantzarekin noa Marta etorri aurretik. Lau egun eman ditut bertan eta agentzia ezberdinetan galdetu ondoren aukera murritzak dira nire kabuz egiteko daudenak. Denek derrigorrez gida batekin egin behar dudala esan didate eta gutxienez 300 dolar eskatzen dituzte bi egunetan igoera egiteko eta janaria ta materiala nire esku geratzen dira gainera. Beraz, azken aukera bezala, zuzenean Chimborazo parkearen sarrerara joatea erabaki dut eta bertan ze aukera ditudan galdetu. Bertan, gida batekin hitzegitea lortu dut eta 160 dolarretaraino jeitsi dit prezioa baino bi aste barru egin beharko nuke. Kontaktuan egongo garela esan diot eta Riobambara bueltatu naiz gazi-gozo sentsazio batekin.

Martxuki hamaika egunetarako etorri da oporretara eta ahalik eta gehien gozatzeko bi leku aukeratu ditugu, Baños mendialdea ezagutzeko eta Montañita hondartza eta parranda pixkat egiteko. Bañosen bost egun eman ditugu eta bertan bizikletan ur jauziak ikusten, rafting eta canoying egiten egon gara. Primerako egunak izan dira baino gure bidaia oso gaizki hasi zen ze gaueko autobusean bidaierako ekarritako diru guztia lapurtu zioten eta niri argazki kamera, tableta eta musika eta pelikulekin nituen pen drive-ak. Lokartuta geratu ginen eta esnatu ginenerako berandu zen. Bidai guztian izan dudan lehenengo lapurketa izan da eta nahiz eta kriston bajoia izan oporrak ahalik eta gehien gozatzen saiatu gara.

Hurrengo bost egunak Montañitan egin ditugu eta nire urtebetetzea ospatzeko tartea izan dugu. Egun hauek sorpresaz beterik egon dira eta azkenean ez dut bakarrik ospatu bidaia hasieran pentsatzen nuen moduan. Aoife, Ana eta Tommy etorri ziren, Martxuki ere bertan zegoen eta bidaian ezagututako beste lagun batzuk elkartu ziren. Azkenean 14 pertsona elkartu ginen, encuentro internacional!!!!jajajaja. Chile, Argentina, Ecuador, Irlanda, España eta Euskal Herria. Sorpresaz beterik egon zen gaua, argentinar batek egin zuen parrillada, opariak, txokolatea, argazkiak eta konpainia ezinhobea eta oso mozkorrak eta dantzatzen amaitu genuen gaua. Hurrengo egunak ere primeran pasa genituen, ondartzaz gozatzen, surfa egiten, pelikulak ikusten eta batezere jaten eta edaten. Baino oraingoan ere notizi txarrekin hasi zen eguna eta norbaitek nire kreditu txartela duplikatu eta 1000 dolarreko bidai bat ordaindu zuten. Eskerrak nire lehengusinak bankuan lan egiten duela eta astebete pasa ondoren txartelaren seguruak dirua itzuli zidala.

Txartela anulatu behar izan nuenez Anak bere etxera gonbidatu eta Quiton pasa nituen egun batzuk. Bertan oso gustora egon nintzen eta Anaren familia eta lagunekin egun batzuk pasa nituen. Urtebetetze baten egon nintzen, mundu erdiaren museoan, parrillada bat egiten bere arreba eta bere bikotearekin, futbol partidu bat jolasten, boulder batean eskalatzen.... Primerako egunak egia esanda baino txartela oraindik iristen ez zenez Ekuadorreko azken egunak Baños-en pasa nituen. Dirurik ez nuenez, aurretik egondako hostalera joan nintzen, el molino blanco, eta nire egoera azaldu ondoren lasai ibiltzeko eta txartela iristean ordainduko niela esan zidaten. Jimmy eta Elbita dira bertako langileak eta kriston jende ona direla argi geratu zitzaidan. Egun hauetan Trekking ezberdinak egin ditut inguruko mendietan, ze hemendik Huaraz-era noa eta bertan hilabete bat pasa nahi dut mendiaz gozatzen. Hemen oso ezaguna den Casa De Arbol-era igo nintzen egun batetan, kontrabandisten bidea egin nuen beste baten eta Antenen trekking-a egin nuen azkenekoz. Txartela nire eskutan, jende guztia agurtu eta Peruko bidean Guayaquilen egiten dut azkeneko parada. Bertan, Aoife eta Tommy-rekin elkartzen naiz eta ardo batzuk hartzera goaz despedida moduan. Elkarrizketa eta traguen artean 100 dolar aurkitzen ditugu lurrean eta parrandatxoa doainik atera zaigu.

Por fin he llegado a Suramérica!!!!. Con ganas de descubrir los Andes, el reino del condor y despues de haber disfrutado del mar y de la costa durante un largo tiempo, es hora de disfrutar de la montaña y sus encantos. Como dice la canción de Calle 13 refiriendose a la cordillera de los Andes " La espina dorsal del planeta es mi cordillera" voy a conocer la parte superior de esta espina dorsal donde me puedo perder por montañas superiores a 5000 metros y donde podre conocer los limites de mi cuerpo y mente.

Despues de aterrizar en Guayaquil me animo a agarrar el bus público con la intención de llegar a la que será mi casa durante el tiempo que vaya a estar en Ecuador. Los autobuses tienen su propio carril cerrado en la carretera, donde puedes hacer tantos viajes como sea necesario a partir de que entres en una de las terminales por 25 centimos de dolar. Hay cuatro largos recorridos que te pueden llevar a casi cualquier parte de la ciudad y te puedes conectar con cualquiera de ellos con autobuses llamados Lanzadera. Al ser tan económico los autobuses estan a rebosar y entre la multitud y mi mochila de viaje no paro de sudar y golpear a la gente . La mayoria de la gente me ha dicho que es una ciudad muy peligrosa y tengo la oportunidad de comprobarlo en el propio autobus. Se oye un murmullo cada vez mas fuerte y todo el mundo esta mirando por la ventana a la calle. Dos jovenes entran corriendo en un bar con cuchillos de cocina y al momento sale un tercero volando con su silla y escapando de los afilados cuchillos que quieren pincharlo. En el autobus todo el mundo esta esperando el navajazo y hasta el chofer se mueve de su asiento para ver el espectáculo. Welcome to Guayaquil!!!!!jajajaja.

Ya en el hostal conozco a los que serán mis compañeros de viaje en mi aventura por Ecuador, tenemos una buena conexión desde el principio y nos pasamos todo el fin de semana sin salir del hostal comiendo, bebiendo y fumando. Aoife es irlandesa y esta trabajando como voluntaria con refugiados Colombianos. Tommy acaba de empezar a trabajar como profesor de ingles y es de Cambridge. Y por último está Ana Maria, una Quiteña estudiante de psicología. Como si nos conocieramos de toda la vida, nos pasamos todo el fin de semana arreglando el mundo mientras nos ibamos conectando más y más. El fin de semana terminó y como Aoife y Tommy tenian que trabajar, Ana Maria y yo nos marchamos a Montañita para dos días. Es un pueblito costero muy hippy donde tienes una playa gigante donde se puede practicar el surf y donde se respira buena onda en todos sus rincones. Los fines de semana se llena de gente y se montan unas fiestas bestiales, asi que aprovechamos para relajarnos en la playa, comer buenos ceviches y disfrutar de la tranquilidad.

A la vuelta, me dedico a investigar las opciones que tengo para conocer los Andes, busco grupos o federaciones de montaña donde pueda encontrar gente para hacer Andinismo pero despues de dos días me desespero porque mi única opción es ir al Comite Olímpico Ecuatoriano a pedir información sobre algo relacionado con la montaña. Me animo mucho cuando me dan el telefono de la Federacion Ecuatoriana de Andinismo y hablo con el presidente de la misma. Pero rápidamente me vuelvo a desanimar porque veo que no hay ninguna organizacion a nivel de país y la única opcción que me da es hablar con agencias de viajes o guias que trabajen en ellas. Asique, visto lo visto, me decido a aventurarme a la montaña con mucha incertidumbre y sin saber con que me voy a encontrar. Decido escaparme unos días a Cuenca siguiendo la recomendación de Aoife, ya que a 30km de este pueblito de la sierra se encuentra el Parque Nacional Cajas. Aprovechando que Aoife tiene fiesta el finde nos vamos a conocer el lugar y elegimos hacer un recorrido de unas 4 horas por uno de los 8 caminos que se pueden hacer dentro del parque. Empezamos por la laguna Toreadora, donde empiezan la mayoria de los trekking, pasamos por un bosque de Quinos, los unicos arboles que sobreviven a mas de 4000 metros, bosque magico donde parecia que estabamos en la pelicula del señor de los anillos y vimos varios de los 250 lagos que tiene el parque. Se puede dormir en el refugio o con una carpa cerca de algun lago donde se puede pescar, pero como no tenemos material para ello volvemos al hostal por la tarde. El resto del finde lo aprovechamos para conocer el pueblo, tomarnos unos capuchinos y arreglar el mundo y disfrutar del hostal.

Yo decido quedarme unos dias mas ya que porfin puedo disfrutar de los Andes e intento conseguir material para dormir en un lago y poder pescar alla pero resulta imposible encontrarlo asique me comformo con hacer otro trekking de seis horas y subirme a la cima del cerro San Luis ( 4200m) donde las vistas del parque son espectaculares. Al dia siguiente me despierto con la idea de hacer otro recorrido por el parque pero visto que hace un tiempo malisimo cambio de planes y me voy a las aguas termales. Aqui me paso tres horas entre la piscina y la sauna donde disfruto de las aguas que vienen del volcan mas cercano mientras el agua de lluvia me refresca cuando salgo de la piscina. Buenazooooo!!!!!!.

Y asi llegan los carnavales y como no hay dinero para ir a Brasil, me voy con Aoife, Ana y Tommy a disfrutar del puente a Canoa, donde segun nos han dicho podemos disfrutar de la playa y de la fiesta al mismo tiempo. Aqui no hay costumbre de disfrazarse, ni se ven comparsas por la calle pero la compañia es suficiente para disfrutar de la playa y de la fiesta. Nos encontramos con demasiada gente y nos buscamos la forma alternativa de disfrutar de la noche en el balcon de nuestra habitacion. No faltan las risas y al final aprovechamos bien las fiestas, comiendo, bebiendo y fumando como bien sabemos hacer.

Despues de disfrutar de unos dias de fiesta con mis amigos me marcho otra vez a la montaña, en este caso me voy a Riobamba, un pueblito de la sierra que esta muy cerca del Chimborazo, el monte mas alto del Ecuador ( 6200m). Esta vez voy totalmente a la aventura ya que no he encontrado ninguna referencia pero antes de que llegue Martxuki de vacaciones quiero intentar quitarme el mono de montaña que tengo. Me he pasado cuatro dias buscando la forma de hacerlo por mi cuenta pero todo el mundo me decia que tenia que hacerlo con un guia. Pregunte los precios y nadie me bajaba de 300 dolares por una ascension nocturna y vuelta a la mañana siguiente asi que me fui directamente a la entrada del parque y consegui un guia que me ofrecio hacerlo por 160 dolares, donde yo tenia que llevarme mi propia comida y conseguir el material por mi cuenta y ademas tenia que esperar dos semanas. Por consiguiente decidi esperar a ir a Peru donde sabia que podia hacer toda la montaña que quisiera sin tener que pagar un dineral.

Martxuki se ha venido de vacaciones para 11 dias asi que para que pueda disfrutar de todo un poco nos vamos cinco dias a la montaña y otros cinco a la costa donde celebraremos mi cumpleaños. La recogo en el aeropuerto de Guayaquil y despues de pasar una noche en nuestro cuartel general con Aoife nos vamos a Baños donde hacemos rafting, descenso de cañones y un trekking en bici para ver las diferentes cascadas que hay en el valle mas cercano al pueblo. Ademas hemos conocido a unos Argentinos y una pareja de Chilenos que se vienen a Montañita tambien. Durante los dias que estamos alli, Jimmy el dueño del hostal cumple años y se viene a Montañita. Menos mal que los dias de Baños fueron tan buenos porque todo comenzo fatal. En el autobus nocturno que nos llevaba de Guayaquil a Martxuki le robaron toda la pasta que habia traido para las vacatas y a mi la camara de fotos, la tablet y varios pen drives con fotos, musica y peliculas de todo el viaje, una ruina vamos!!!!. La primera vez que me roban algo en todo el viaje!!!!.

Nos bajamos a la costa, a Montañita para celebrar mi cumple, el de Jimmy y pasar unos dias de relax en la playa. Cuando comenze el viaje pensaba que me tocaria celebrarlo solo pero la vida esta llena de sorpresas y el dia de mi cumpleaños no seria menos. Ana, Aoife y hasta Tommy pudieron venir y me prepararon una fiesta inolvidable. Al final nos juntamos unas 14 personas y pudimos hacer una celebracion internacional!!!!jajajaja. Un argentino preparo el asado y recibi regalos, fotos, chocolate y hasta una tarta personalizada. La verdad es que fue genial y nos lo pasamos muy bien. Pude probar el pisco chileno y terminamos todos borrachisimos, bailando y casi viendo el amanecer en la playa!!!!Iuhhhhh!!!. El resto de los dias los aprovechamos para comer, beber y fumar en la playa mientras nos bañabamos, haciamos surf y veiamos peliculas tirados en la arena a la noche. Todo ello con buena compañia!!!. Que mas se puede pedir!!!. Pero al igual que en Baños todo empezo fatal, cuando mire mi cuenta y alguien habia gastado 1000 dolares en un viaje con mi tarjeta.

Tuve que ponerme en contacto con mi prima que trabaja en el banco, mover Roma con Santiago para saber que habia pasado. Seguramente me duplicaron la tarjeta en algun cajero y se pegaron un viaje a mi cuenta. La cosa es que tuve que anular mi tarjeta, quedarme con muy poco dinero y esperar a que llegara una tarjeta nueva desde San Sebastian para poder sacar dinero otra vez. En una semana me devolvieron el dinero por el seguro de la tarjeta ya que pudieron comprobar que yo no habia hecho ningun movimiento. Despues de dejar a Martxuki en el aeropuerto me marche a Quito donde estuve con Ana y su familia disfrutando de su hospitalidad. Nos fuimos a ver el museo del centro del mundo, hicimos una parrillada con su hermana y su marido, celebramos el cumpleaños de una de sus amigas, jugue un partido de futbol siete, estuve escalando en un boulder....pero como la tarjeta seguia sin llegar me fui otra vez al hostal Molino Blanco en Baños donde Jimmy y Elba me conocian y sabian de mi situacion. Alla estuve disfrutando de la montaña y preparandome para Huaraz mientras llegaba mi tarjeta y pude pagar todas mis deudas. Estuve en la casa del arbol, hice el camino de los contravandistas e hice tambien el camino de las antenas. Buena preparacion para lo que venia!!!!!. Pero antes de marcharme me despedi de Aoife y Tommy en Gye. Nos fuimos a tomar unos vinos y tuvimos la gran suerte de encontrarnos 100 dolares en el suelo, con el consiguiente final feliz que os podeis imaginar.

Publicado por XABIER RAMON 13:26 Publicado en Ecuador Comentarios (0)

(Entradas 1 - 1 de 1) Página [1]