Un blog de viajes - Travellerspoint

Panamá

Panama

sunny 22 °C

Bidaiaren alderik aspergarriena herrialde bakoitzeko muga pasatzea da, denbora galtze hutsa izaten da eta bertako langileak presarik gabe ibiltzen dira ezer egin gabe, denbora azkarrago joango zenaren esperantzarekin. Normalean sartzerako orduan irteera justifikatzeko garraio bide baten txartela eskatzen dute, herrialdean geratzeko asmorik ez duzula zihurtatzeko. Orainarte ez dut inongo arazorik izan, gehienez nire bidaiaren berri eman eta irteera eguna zehaztu gabe dudala esatean aurpegi arraro bat jarri eta zigilua gogorik gabe zanpatzen dute. Baino oraingoan ez dut ainbesteko zorterik izan eta irteera txartelik ez dudala esan ondoren gelatxo batetan sartu eta lagunik ez duen txakur aurpegiarekin sartu den emakume batekin utzi naute. Nire azalpenak ez zaizkio batere gustatu eta inongo aukerarik ematen ez zidanez erreklamazio bat egin nahi nuela esan diot. Tipa sutan jarri da eta txartelik ez badaukat expulsio orri bat bete eta Kosta rikara bueltatuko nauela esan dit. Ni ere sutan jarri naiz eta azkenean polizia batekin bidali naute Kosta Rikako mugara. Bidean tipoarekin arrazoitu ondoren ciber batera eraman eta Ekuadorrera joateko hegazkin txartel bat erosi dut. Horrekin berriro bueltatu behar izan naiz emakumearengana eta beste hizketaldi berotu baten ondoren zigilua zanpatu eta Panaman sartzen utzi naute. Horretarako ia hiru ordu pasa behar izan ditut txoro modun.

Bocas del Toro deituriko uharteetara joan naiz barruan daukaten amorrua asetzeko nahian. Barku txiki batek Colon deituriko uhartera eramaten nau, zonalde honetako uharterik handienera eta bertan Freediving-eko eskola bat dagoenez bost egunetan bertan geratzea erabaki det. Panaman ere dolarrarekin egiten dira mugimendu guztiak eta leku ikaragarri turistikoa izanda dena oso garestia dago, Kosta Rikaren modura. Eskolako arduradunarekin kontaktuan jarri eta beraiekin irteerak egiteko eskatu diot baino aukera bakarra ikastaroa egiten dutenekin joatea da eta egun bakoitzeko 60 dolar eskatzen dizkit. Kriston gogoak ditut berriro egiteko baino garestiegia dela iruditzen zaitela esaten diot eta beste aukerarik ematen ez didanez bertan bera geratzen dira nire gogoak. Dana ain garestia izanik, bizikleta bat alokatu eta uharteak dituen hondartza ezberdinak ezagutuko ditut bertan egondako egunetan, hostaleko jendearekin zerbait hartu eta indarrak berreskuratu itsasoak eta lurrak ematen dituzten jaki goxoak daztatzen ditudan bitartean.

Itsasoaz gozatu ondoren Boquete deituriko herrira noa beste bost egun pasatzera. Baru sumendiaren magalean dagoen herrixka honetan, kirol ezberdinak egin daitezke eta nik eskalada eta gau igoera bat sumendira erabaki ditut egun hauetarako. Lehenengo bi egunetan inguruko harrietara joan naiz eskalatzera, motxilan ahutsarekin iada gorderik nituen katu oinak erabiltzeko gogoekin. Bide errexak daude zonalde honetan eta ainbeste denbora ezer egin gabe ibili ondoren egunero hiru ordurekin nahiko eta soberan daukat. Baru sumendira igotzeko furgo bat ateratzen da gaueko 11etan, sarreran utzi eta igoera zure kabuz egiteko aukera ematen duena. Zazpi pertsona gaude taldean eta goizeko zazpiak aldera iristen gara gailurrera su baten inguruan denbora egiten dugun bitartean. Zerua lainotuta dago eta ez dugu aukerarik egunsentia ikusteko baino igoerak pena merezi izan du. Prestaketa polita izan da Ekuadorren aurkituko naizen mendiekin borrokatzeko.Boqueteko hostala ibai baten ondoan dago eta jacuzzi bat dauka prezioaren barruan dagoena.Beraz, arratsaldero edo denbora librea daukaten bakoitzean, bertan sartu eta ibaiaren soinuarekin geratzen naiz trantze goxo baten.

Azkeneko bi egunak hiriburuan pasa ditut alde batetik bestera, Cerro Ancon-era igo nintzen hiria eta kanalaren ikuspuntu zabalago bat izateko, kanala gertuago ikusi eta alde zaharretik galduta ibili naiz. Hostalean Belgikako bikote bat, neska frantses bat eta Esppainiako bikote batekin elkartu nintzen eta egun batetan itsasoko jakiekin egindako paella bat prestatu nuen eta hurrengo egunean patata tortilla goxoa. Lagunek ardo goxo bat ekarri eta bertan pasa genituen orduak elkarrizketan.

La parte más aburrida del viaje es siempre cruzar las fronteras, normalmente es una perdida de tiempo ya que los funcionarios tardan una vida en hacer todos los tramites que repiten una y otra vez hasta el aburrimiento. Normalmente te piden un billete de salida al entrar al País, para justificar de que no te vas a quedar, pero hasta ahora nunca he tenido uno y explicando la manera en la que estoy viajando no he tenido ninguna objeción, aunque si alguna que otra cara rara. Pero como siempre hay una primera vez, mis explicaciones han caido en saco roto y me mandan a una habitación donde me espera una señora con cara de pocos amigos. Yo le trate de explicar una y otra vez mi situación pero al ver su negativa constante le dije que quería hacer una reclamación. Ahí fue donde ella explotó, se puso como una loca y me dijo que con mi actitud lo único que me podía dar es un papel de expulsión del país. Me mandó con un policia hacia la frontera de Costa Rica, menos mal, que pude convencer al hombre de que me dejara ir a un ciber y comprar un boleto de avión. Al volver con mi billete y después de otra acalorada conversación, me sellaron el pasaporte y pude entrar por fin a Panama.

Tentado por lo bien que todo el mundo me ha hablado de Bocas del Toro y tomando en cuenta que sólo tengo 11 días en Panama, decido gastar cinco de ellos en estas islas. Colon es la isla más grande y sabiendo que hay una escuela de freediving aquí, me decido a asaltarla primero. Contacto con el organizador de la escuela pero no me da ninguna opción, sólo poder ir con los buceadores del curso pagando 60 dolares por día. Todo es carísimo aqui, el buceo, moverte por las islas,comer.... Han convertido unas islas paradisíacas en un burdel para turistas Americanos con dinero, una lástima. Al quedarme con las ganas de hacer buceo y freediving me alquilo una bici y disfruto de las diferentes playas de isla, de la compañia de la buena gente del hostal y de los buenos frutos que dan la tierra y el mar de este lugar.

Atraido por el volcán Baru me voy a la ciudad llamada Boquete con la intención de pasar otros cuatro días haciendo actividades de montaña. Por fin les quito el polvo a los pies de gato y me voy un par de días a escalar a las rocas que están cerca del pueblo. También me animo a hacer una ascensión nocturna al volcán con la esperanza de ver un buen amanecer en la cumbre. Los días de escalada son muy buenos, después de estar tanto tiempo sin escalar los brazos se resientes pero contentos de volver a hacerlo. En la ascensión nocturna nos juntamos un grupo de siete y logramos llegar a la cima hacia las 7 de la mañana, después de intentar calentarnos en una fogata improvisada. El pueblito es muy agradable y el hostal que encontré no podía estar mejor. Cerca de un rio y con un jacuzzi dentro del precio, las tardes de relax se prolongan con las burbujas y el sonido relajante del agua.

Antes de marcharme de Panama, me paso los dos últimos días en la capital, visitando el cerro Ancón, donde a vista de pájaro se puede observar la grandeza de la capital, el famoso canal y los grandes rascacielos de la zona norte. Encontré un hostal donde pudimos gozar de una tortilla de patatas y una paella de marisco, todo ello con un buen vino y una mejor conversación. Buena despedida para el mal comienzo!!!.

Publicado por XABIER RAMON 10:28 Publicado en Panamá Comentarios (0)

(Entradas 1 - 1 de 1) Página [1]