Un blog de viajes - Travellerspoint

Nicaragua

Nikaragua

Sandinismoaren aztarnak jarraituz

sunny 26 °C

Aiiiii Nikaragua Nikaraguitaaaaa, la flor más linda de mi querer....Gaur egun gobernu Sandinistak jarraitzen du boterean Nikaraguan, baino burututako erreboluzioaren izpiritua bizirik edo iada guztiz hilda dagoen ikusteko gogoarekin iristen naiz Leon deituriko hirira. Nire asmoa iparraldea ezagutzea zen, Somoto,Jinotega eta Matagalpa herrialdeak baino autobusaren ibilbide aldaketa lehenengo eta Mirjam eta Lararekin elkartzea bigarrengo izan ziren arrazoi nahiko ibilbide hau aldatu eta Nikaraguako beste zonalde batzuk ezagutzeko.

Lehenengo bi egunak Marcelorekin pasa nituen, Sandinisten erreboluzio garaian 15 urte zituela Somozaren diktaduraren kontra borrokatzen egondako gizon alai eta bihotz onekoa. Nire gida izan zen Erreboluzioaren museoan eta hurrengo egunean bost orduko ibilbide batetan herria, bertako jendea eta guda garaiko istorio pila kontatu zizkidan. Oso esperientzia aberasgarria izan zen benetan eta gauza pilo bat ikasi nituen azkeneko urteetako historia Nikaraguarrari buruz.

Urte berria nire lagun Suitzarrekin ospatu nuen, hostelean prestatutako afari goxo batekin hasi genuen gaua eta konturatu orduko 12ak oraindik postrearekin harrapatu gintuen. Hemen ere suak izan ziren gaua argitu zutenak, baino gu berandu iritsi ginen herriko plazara eta hurrutitik ikusi genituen. Bertako jendeak afaria kalean ospatzen du, mahaiak eta aulkiak errepidean jarri, musika ekipo indartsu bat eta gau guztia dantza, jaki eta edarien artean. Etxeko ateak berehala irekitzen dituzte eta konturatu orduko hiruak dantzan geunden familia osoarekin. Horrela pasa genuen gau osoa, familia batetik bestera, gonbite batetik hurrengora. Zelako jende jatorra!!!.

Hemendik Granadan gaua pasa ondoren Ometepec ( Nahuatl hizkuntzan Bi Sumendi ) deituriko uhartera joan ginen lau egun pasatzera. Oso leku polita da baino esperientzia gaizki hasi genuen, ze gomendatutako hostala mendian galduta egotearekin batera iritsi eta beteta zegoen , inguruneko guztiak ere berdin zeuden eta azkenean Maria deituriko emakume batek hamaka batzuk atera eta gutxienez gaua etzanda pasatzeko aukera izan genuen zankudoen artean. Hurrengo egunetan primeran ibili ginen eta bertako inguruneaz gozatzeko aukera izan genuen bizikleta eta piraguekin hasteko eta oinez Concepcion sumendia eta Maderas sumendiko ur jauzia bukatzeko.

Uharte batetik bestera joan ginen, Nikaraguako lakurik handienetik, Caribe aldeko uharte txiki batetara, Corn Island-era ain zuzen. Bidaia oso ondo hasi zen, Rio Escondido deituriko ibaitik jeitsi ginen gau guztian zehar komertzio pirata egiten duen barku moduko baten. Jende guztiarentzat lo egiteko lekurik ez zegoen kamarotean eta gure ohe propioa lortu genuen barkuaren goiko aldean euria egiten hasi zen arte. Izarrei begira eta elkar besarkaturik lortu genuen gauaren zati handi bat pasatzea, baino euria eta hotza hasi zirenetik bueltaka ibili ginen lo egiteko leku baten bila. Horrela iritsi ginen Blanff deituriko portu txikira eta hemen hasi ziren bidaiaren benetako komeriak. Itsasora sartu orduko kriston olatuekin aurkitu ginen eta amaitezina ematen zuen sei orduko infernu bide hau gurutzatu ondoren eskerrak emanez iritsi ginen uhartera.

Bertan bi egun pasa genituen gorputzari buelta ematen eta hemendik beste barkutxo bat hartuta Little Corn island-era joan ginen. Leku zoragarri bat aurkitu genuen itsaso ondoan, haize freskagarria eta denek buruan daukagun benetako karibearen irudiarekin. Bi inmersio egiteko aukera izan genuen eta betiko janariaz aparte sukaldatzen zuten leku bat ere. Bueltarekin beldurturik azkenean hegazkina hartu genuen Managuaraino eta berriro bueltatu ginen Leonera Telika sumendia egiteko asmoarekin.

Bertan gaua pasatu nahi genuen, esaten dutenez laba ikusteko aukera bait dago. Horretarako Marcelorekin hitz egin eta bere burua gida bezala aurkeztu zigun. Eguna kriston abentura bihurtu zen, ze ez zekien oso ondo zein zen ibilbidea eta hiru edo lau alditan galdu ondoren zazpi orduko ibilaldiaren ondoren bertan bera utzi eta sumendira iritsi gabe bueltatu behar izan ginen. Kriston parrak bota genitun baino sumendia ikusteko gogoarekin. Beste batetarako utzi beharko!!!!. Bueltatzeko aitzakirik ez da behar ordea!!!!.

Ayyyy Nicaragua Nicaraguitaaaa, la flor más linda de mi querer.....Hoy en día el gobierno Sandinista sigue ostentando el poder en Nicaragua y llego a la ciudad llamado León con la esperanza de encontrar algo del espíritu de la revolución o ver si la llama ya se apagó. Mi intención era comenzar el viaje en el norte del país, Somoto, Jinotega y Matagalpa pero por una parte el cambio de itinerario del autobus me llevó hasta Leon y por otra parte mis amigas Suizas Mirjam y Lara fueron suficiente razón para cambiar mi recorrido y conocer otros lugares de Nicaragua.

Los dos primeros dias los pasé con Marcelo, un hombre con buen corazón y muy alegre que le toco vivir la época de la Revolución Sandinista con 15 años donde luchó contra la dictadura de Somoza. Fue mi guía en el Museo de la Revolución y al día siguiente me llevo a conocer la ciudad, sus gentes y las historias de la guerra en un recorrido de cinco horas caminando. Fue una caminata muy enriquezedora y aprendí muchas cosas de la historia Nicaraguense.

El año nuevo lo celebre con mis amigas Joy y Lara que vinieron ha Leon para celebrarlo. Empezamos con una cena como se merece en el hostal y sin darnos cuenta nos dieron las 12 y todavia estábamos con el postre. Aquí tambien son los fuegos artificiales los que iluminan la noche pero los tuvimos que ver por el camino ya que llegamos tarde a la plaza de la catedral. La gente local celebra el año nuevo en la calle, cada familia saca las mesas y las sillas, un potente equipo de música y se pasan toda la noche bailando, comiendo y bebiendo. Enseguida te abren las puertas de su casa y para cuando nos dimos cuenta estábamos los tres bailando con toda la familia. Así nos pasamos toda la noche, de familia en familia, de invitación en invitación. Que gente más maravillosa!!!!.

Al día siguiente estuvimos todo el día descansando y comiendo el el hostal y de aqui tras pasar una noche en Granada nos fuimos a pasar cuatro días a la isla de Ometepec ( Dos volcanes en Nahuatl), El lugar es muy bonito pero todo se torció cuando llegamos de noche al hostel que nos habian recomendado y estaba completo. Lo intentamos con los hostales de al rededor y todos estaban full. Hasta que llegamos al hostal de Maria y nos dejo unas hamacas donde pudimos dormir con la compañia de los zancudos. A partir de aquí todo mejoro y pudimos disfrutar de la isla, primero en bici y en piragua, donde pudimos disfrutar del manglar que esta entre los dos volcanes, y segundo caminando donde hicimos el volcan Concepción y la catarata del Volcan Maderas.

De una isla a otra, de la isla que está en en centro del lago más grande de Nicaragua a una islita en el caribe. El viaje empezo muy bien, ya que transcurria de noche por el rio Escondido hasta llegar a su desembocadura. La noche estrellada nos guiaba y el cinturon de Orión era la referencia. El barco parecia uno de contrabando de las peliculas y en el camarote no entrabamos todos los viajeros asi que nos buscamos la vida y encontramos una especie de cama en la parte de arriba. Estuvimos de lujo hasta que empezó a llover y tuvimos que buscarnos la vida para encontrar algun lugar donde dormir. Pero el verdadero infierno empezó a la mañana cuando llegamos al mar y teniamos por delante seis horas de oleaje matador.

Pudimos por fin disfrutar de la isla y después de pasarnos dos días en la isla recomponiendo los cuerpos nos agarramos otro bote y nos fuimos a Little Corn island. Aquí encontramos un lugar cerca del mar , con la típica imagen que tenemos del Caribe, donde la brisa refrescaba el calor del día y pudimos bucear en el arrecife también. Además encontramos un lugar cojonudo para comer donde preparaban comida fuera de lo normal, asi que alla ibamos a menudo. Despues de la experiencia de la ida, decidimos agarrar el avión de vuelta a Managua para regresar a Leon con la intención de hacer el volcan Telica.

Queríamos pasar la noche en la cima ya que según nos han dicho, al estar activo, se puede ver lava incandescente. Para ello, hablé con Marcelo en vez de hacerlo con un tour turístico y el se ofrecio a llevarnos. Pero el pobre hombre no sabía muy bien el camino y después de perdernos como cuatro veces y caminar durante unas siete horas nos dimos por vencidos y nos regresamos al hostal. Marcelo totalmente disgustado con sigo mismo y nosotros muertos del cansancio. De todas formas nos lo pasamos muy bien y nos reimos un montón. Nos quedamos con las ganas pero así tenemos excusa para volver!!!..

Publicado por XABIER RAMON 9:10 Publicado en Nicaragua Comentarios (0)

(Entradas 1 - 1 de 1) Página [1]