Un blog de viajes - Travellerspoint

diciembre 2013

Plan de Ayala

sunny 25 °C

Nekazariaren bizitza gogorra dela askotan entzun det, eguzkia esnatzen denetik ilargiaren iluntasuna iritsi arte zure lurrari lotuta, ez oporrik, ez jaiegunik, ama lurraren indarren magalean. Beti jakin izan nahi dut zer lotzen duen jendea bizitza honetara eta modurik onena gertutik ikustea eta eguneroko bizitza honetan murgiltzea izanik, lagun batek ematen duen gertutasunarekin nahasten badugu esperientzia hobeagorik ez dago.

Aranera jeisten nagoela, bi eguneko bidai baten amaieran, Anderrek Maddi besoetan duela, errealaren kamixetarekin, errepidearen ertzera gerturatzen eta bere atzean etxea eta Txiapaseko mendiak dituela neke guztiak ahazteko aukera ematen didate eta irrifar bat azaltzen da nire aurpegian. Iritsi naiz azkenean nire lagunaren etxera eta elkar besarkatu ondoren hasten dira nire nekazari abenturak!!!jajajaja

Ander bizi den herria Plan de Ayala deitzen da Emiliano Zapataren nekazal erreboluzioaren helburuak azaltzen dituen idatziaren omenez. Bertan, hiru familia bizi dira, Ander, Hilda eta Maddirena alde batetik, Asier eta Verorena bestetik eta Miguel,Gladys,Mikel eta Iyarirena azkenik. Errekatxo bat daukate herriaren erditik pasatzen dena eta behar duten ur guztia ematen diena. Txerriak,oiloak, oilarrak, ardiak eta zaldiak dira gure bizilagunak eta laister behiak ere izango dira. Hauekin batera, arraiez betetako putzu bana dute etxearen ondoan, hauek elikatu eta handitzen direnean janari goxoa izango direnak. Familia bakoitzak 5 hektarea lur sail ditu beharrezkoa duten artoa, frijolea eta kafea ereiteko eta elkarlanean egiten dute egin beharreko lan guztia.

Oraintxe artoa ereiteko garaia da eta lur sailak prestatu ondoren zuloak egiteko egurrezko jabalina moduko bat egin eta bost edo sei arto gari sartu behar ditugu zulotxo horretatik ahalik eta azkarren eta ilara bat egiten. Lehenengoak markatzen du zuloa non egin eta besteak paraleloan jarraitzen dugu zelaiaren alde batetik bestera. Lan gogorra benetan, gainera eguzkia buru gainean dagoenean indarrak azkarrago agortzen dira eta nahiz eta pozolea eta hamaiketakoa izan eguerdirako amaitzen dugu lana, ni behintzat leher eginda.

Horrelakoak izan dira egun gehienak hemendikan, astebukaerak lasaigo hartzen ditugu, baino goizetan Ander, Asier edo/eta Miguelekin lan ezberdinak egin ditugu. Arraien putzuko lokatza kendu, lur sailak erre eta garbitu, gari kostalak menditik etxera ekarri, gari lur sailak abonatu....kriston lan gogorrak baino egia esanda ume txiki baten aina gozatu det. Arratsaldetan, afaldu ondoren, denak elkartu eta kartetan, joku ezberdinetan edota telebista ikusten egoten ginen eta Asierren etxeko labea aprobetxatuz bizkotxoak prestatzen genituen eta kafearekin gozatzen genuen ohera sartu aurretik.

Asier eta Gladysen urtebetetzeak ospatu ditugu egun hauetan eta Comitanera jeitsi gara bertan erosketa handiak egiteko. Kriston bazkari goxoak egin ditugu, tepezkuintel deituriko animalia dastatu det, tamalak eta molea egiten ikasi det eta etxean eta familian sentitzeko aukera eman didate. Oso gustora egon naiz guztiekin eta pena handia izan arren nire bidaiarekin jarraitu behar dut. Milesker esperientzia honengatik!!!!!.

He escuchado muchas veces que la vida del campesino es muy dura, desde el amanecer del sol al ocaso dando la bienvenida a la luna trabajando sin descanso, sin vacaciones a las ordenes de la madre tierra. Siempre he querido saber que es lo que une a la gente a este tipo de vida y como la mejor forma es vivirlo por uno mismo, que mejor forma de hacerlo que al amparo de un amigo y su familia.

Después de dos duros días de viaje, me encuentro bajando por el valle, rodeado de montanas verdes y a lo lejos veo a Ander con Maddi en sus brazos, con la camiseta de la Real Sociedad acercándose a la carretera en mi busca. Es entonces cuando todo el cansancio acumulado se desvanece y aparece una sonrisa en mi boca. Por fin he llegado a casa de mi amigo y después de darnos un abrazo empiezan mis aventuras como campesino!!!!jajajaja.

El pueblo en el que vive Ander se llama Plan de Ayala, en honor a la proclamación política promulgada y firmada por Emiliano Zapata en 1911, donde se encuentran escritos los objetivos principales de la revolución. Aquí viven tres familias, por un lado la de Ander, Hilda y Maddi, por otro lado la de Miguel, Gladys, Mikel y Iyary y para terminar la de Asier y Vero. Un riachuelo cruza por la mitad del pueblo, el cual abastece todas las necesidades de agua de la comunidad. Cerdos, gallos, gallinas, cabras, caballos y perros son nuestros companeros y dentro de poco lo serán las vacas. Con todos ellos, se encuentran los peces que cuidan con esmero en pequenas pozas para que cuando crezcan sean el alimento nutritivo para todo@s. Cada familia cuenta con 5 hectáreas de tierra para cultivar maíz, frijoles y cafe donde el trabajo se realiza conjuntamente.

Ahora mismo es la época de siembra del maiz y después de preparar la milpa durante varios dias nos toco agarrar una rama con forma de jabalina y sacarle punta con el machete para hacer los agujeros en la tierra donde echaremos de cinco a seis granos de maiz para que se fecunden. Para ello nos hemos juntado 10 gentes y todos en paralelo vamos haciendo el agujero a la altura de nuestro compa de la izquierda. El trabajo es agotador y a pesar de empezar a las 7 de la mañana el sol del mediodia pega con fuerza y agota las fuerzas por momentos. Ni el pozol ni el almuerzo recuperan del todo las fuerzas y terminamos la jornada al mediodia, yo agotado.

Los dias aca transcurren asi y a pesar de tomarnos los fines de semana con mas tranquilidad, todas las mañanas hemos estado trabajando juntos o por separado limpiando la poza de los pescados, limpiar o quemar las milpas, traer costales de maiz a casa, abonar y fertilizar las milpas..... trabajos muy duros pero que los he disfrutado como un niño pequeño y me han hecho crecer como persona. Por las tardes, despues de comer, nos juntabamos todos para ver la tele, jugar a diferentes juegos de mesa, platicar y aprovechando el horno de casa de Asier preparabamos bizcochos para disfrutarlos con un buen cafe antes de meternos a la cama.

Tuve la suerte de celebrar los cumpleaños de Asier y Gladys mientras estaba alla y pudimos bajar a Comitan todos juntos para hacer las compras y disfrutar de un dia todos juntos. Hemos preparado deliciosos platos, he podido probar el Tepezcuintel, he aprendido a hacer mole y unos tamales cojonudos y me han hecho sentirme en familia, como en casa. He estado de lujo y a pesar de que me da mucha pena tengo que seguir con mi viaje. Gracias por compartir esta experiencia conmigo!!!!.

Publicado por XABIER RAMON 10:55 Publicado en México Comentarios (3)

(Entradas 1 - 1 de 1) Página [1]