Un blog de viajes - Travellerspoint

octubre 2013

San Cristobal de las Casas

a turismoaren kalteak

overcast 25 °C

Leku baten denbora luze baten geratzeko gogoekin, San Cristobal aukeratu dugu kampamento base bezala eta bertan azkenean aste oso bat eman dugu. Herriak bere xarma mantendu arren Europako jende asko etorri da azkeneko urtetan bere negozioak ireki eta bertan bizitzera eta oso leku turistikoa bihurtzen ari da, gehiegi nire gusturako. Erdialdea turistarentzako prestatuta eta kanpokaldea bertakoentzat. Kontrastea nabariagoa suertatzen da eta erdialdean inguruko herriko ume eta emakume zaharrak batezere etortzen dira ber:e eskulanak saltzea edo zuzenean dirua eskatzera. Honelakoak izaten dira turismoak ekartzen dituen ondorio txarrak
Aste honetan herriko orkidearioa, Tuxlako Cañon del sumidero, inguruko Chamula,Zinacatan eta Oventic-eko herriak ezagutu ditugu eta gauetan Revolucion tabernan salsa,cumbia,rock.... dantzatu edo pelikula bat ikusi kinoki kultur etxean. Bertan Valladoliden ezagutu genuen neska batekin elkartu eta egun batzuk elkarrekin pasatu ditugu. Ta gainera Virgen de la Merced eguneko ospakizunak ikusi ditugu, erlijiosoa izanda oso kuriosoa ze ia jende guztia mozkorra eta ihauteritan bezala mozorrotuta zijoan, Tolosako konpartsak ematen zuten!!!!.

Con ganas de quedarnos un largo tiempo en un sitio y dejar las pesadas mochilas aparcadas elegimos San Cristobal de las casas como campamento base para una semana. A pesar de mantener su carisma el pueblo ha cambiado mucho ya que mucho turismo europeo ha abierto negocios y se ha quedado a vivir aca. Los turistas vivimos en nuestra burbuja en el centro del pueblo mientras la gente autoctona vive en las afueras. El contraste se hace muy evidente cuando ves a muchos niñ@s y ancian@s vendiendo sus productos o pidiendo dinero directamente. Esta es una de la parte negativas del turismo.
En esta semana hemos visto el orquideario, el cañon del sumidero en Tuxla, los pueblos aledaños de Chamula,Zinacatan e oventic y bailado salsa, cumbia,rock... en el bar revolucion o ver una pelicula en el centro cultural kinoki. Ademas hemos visto la fiesta de la Virgen de la Merced, que siendo una fiesta religiosa todo el mundo va borrachisima y se disfrazan como en carnavales,parece que estamos en el desfile de comparsas de Tolosa.

Publicado por XABIER RAMON 8:37 Publicado en México Comentarios (1)

Cuetzalan eta San Miguel Tzinacapan

Tosepan Titataniske!!!!!!

sunny 25 °C

Yucatan, Quintana Roo eta Chiapasetik turisteoa egin ondoren Pueblako kultura ezagutzeko asmoarekin gerturatu gara zonalde honetara. Naiarak Euskal Herrian proiektu baten barruan Mexiko eta Guatemalako jendea ezagutu zuen eta orain bixita egitera etorri gara. Proiektua hizkuntza txikien borrokan oinarritzen zenez, euskeraren borroka oinarritzat hartuta, beraien hizkuntza eta kultura bultzatzeko eta indartzeko orientabideak eta ideiak jaso zituzten, beraien errealitatean aurrera eramateko.
Errealitate hau ezagutzeko Mikaela eta Aldegundo izan dira gure gidariak eta batek bere familia, eskola eta jaietan murgiltzeko aukera eman digun bitartean besteak Tosepan deituriko kooperatibaren funtzionamendua ulertzen lagundu digu. San Miguel herriko jaiak 26ean hasi ziren eta hauen oinarrian dantzak daude. Dantzak inguruko herrietako sinismenetan oinarrituak daude eta hauek ingurune naturalarekin. Beraz, bakoitzak bere mozorroa dauka eta instrumentu ezberdinak.
Mikaela Tosepaneko eskolako irakaslea da eta bere ikasleak "Quetzales" dantza taldekoak. Jaietan egunero dantza egin behar zuten eta jantziak bere etxean gordetzen ziren. Gu bertan lo egiten genuenez familiarekin batera herriko jende asko ezagutu genuen eta jaietan murgiltzen joan ginen pixkanaka.
Aldegundo Tosepan kooperatibako koordinatzaile bat da eta bere funtzionamendua oso ondo ezagutzen du. Kooperatiba hau orain dela 36 urte sortu zen eta hasiera batetan azukrearen prezio altuaren aurrean sortutako langile mugimendua izanik, gaur egun Puebla estatuko 22 komunitate daude honen barruan eta iada mugimendu ekonomiko, politiko eta soziala bilakatu da, beraien hizkuntza eta kulturaren bitartez gizarte eredu berri batekin amesten dute. Gaur egun bigarren hezkuntzaraino egin ditzakete ikasketak eta eztia, pimienta beltza eta kafea bezalako produktuak saltzen dituzte. Irratia ere orain dela gutxi sortu da eta egun guztian zehar Nahuatl hizkuntzan ematen dituzte saioak.
Jaiekin batera kooperatiba honen urteurrena ospatzeko aukera eman ziguten eta oso jende interesgarria ezagutzeko aukera izan genuen. Eskolako umeekin parte hartu genuen ekintza ezberdinetan eta produktu guztien prozesu ekologikoa ezagutzeko aukera izan genuen. Kooperatibak jatetxe bat dauka Cuetzalanen eta bertan egun askotan bazkaltzeko aukera izan dugu ere.
Aldegundok ere sorpresatxo bat prestatu zigun eta irratia ezagutzera joan ginenean elkarrizketa bat egin zigun gure iritzia emateko asmoarekin eta Mikel Laboaren Txoriak txori abestiarekin amaitu genuen.
Ta ekintza kultural guztien artean atseden hartzeko leku aproposa aurkitu genuen ere, kooperatibako hoteleko alberka edo igerilekua. Bertan ordu asko pasa ditugu egun oso beroak izan direlako eta deskonektatzeko aukera paregabea zelako.

Despues de turistear por Yucatan, Quintan Roo y los estados de Chiapas nos acercamos a esta zona para conocer la cultura Poblana. Naiara trabajo en un proyecto con gente de Mexico y Guatemala en el Pais Vasco y fuimos a visitarlos . El proyecto se basaba en dar orientacion e informacion para aplicarlo en su realidad y llevar adelante su trabajo y sus progresos en el ambito de la lengua Nahuatl.
Para conocer esta realidad nuestros guias fueron Mikaela y Aldegundo y mientras ella nos sumergia en su familia,las fiestas y la escuela, el nos mostraba el funcionamiento de su coperativa que se llama Tosepan. Las fiestas de San Miguel comenzaron el 26 de septiembre y las danzas son la base de estas fiestas. Estas, estan relacionadas con las tradiciones ancestrales de cada lugar que al mismo tiempo se relacionan con la naturaleza. Es por eso que cada danza tiene su atuendo y sus instrumentos.
Mikaela es la profesora de la escuela Tosepan y sus niñ@s bailan en el grupo de los Quetzales. Como tenian danzas todos los dias dejaban la ropa guardadaen casa de Mikaela y es por eso que aparte de su familia conocimos a mucha gente del pueblo.
Aldegundo es coordinador de la cooperativa Tosepan y conoce su funcionamiento a la perfeccion . Esta cooperativa fue fundada hace 36 años y el alto precio del azúcar fue el detonante en el comienzo del movimiento de los trabajadores , pero hoy en dia 22 comunidades del estado de Puebla ya forman parte de este movimiento y se ha transformado en un movimiento económico, político y social que a través de su lengua y cultura pretende crear una realidad nueva.
En la actualidad, se realizan estudios hasta secundaria y con la venta de productos como la miel , pimienta negra y café tienen el sustento necesario para seguir con el proyecto adelante . La radio también recientemente creada proporcionan todas las sesiones durante el día la lengua náhuatl .
Tuvimos la oportunidad de asistir al aniversario de la cooperativa y participamos en diferentes eventos creados para la ocasión con los niños de la escuela, pudimos ver el proceso ecológico de todos los productos y pudimos degustar deliciosos alimentos en el restaurante del lugar.
Aldegundo nos preparo una sorpresa cuando fuimos a visitar la radio y nos hizo una entrevista para que diéramos nuestra opinión de todo lo que habíamos visto y terminamos escuchando la canción de Mikel Laboa Txoriak Txori.
Para poder desconectar de todos los eventos culturales encontramos nuestro oasis en la alberca o piscina del hotel de la Tosepan donde podiamos estar relajados y donde nadie nos molestaba.

Publicado por XABIER RAMON 15:29 Publicado en México Comentarios (0)

(Entradas 1 - 2 de 2) Página [1]