Un blog de viajes - Travellerspoint

febrero 2015

Peru

sunny 19 °C

Abentura honekin hasi aurretik Andeak eta kondorraren erreinua ezagutzea ziren nire helburu nagusiak , nire amets bat betetzeko aukera neukan, Andeak ezagutu eta bere laku,bailara eta mendikateetan galtzea.Motxilan batezere mendiko arropa eta materiala eramanda, Mexikotik hona etortzea zen hasierako ideia. Baina bidea Azkenean,Izta mendian ezagututako gida baten gomendioak jarraituz, norabidea guztiz aldatu zen, ekainerarte eguraldi txarra izango nuela esan ondoren. Ertamerika guztia gurutzatzeko sei hilabete hartu nituen, Honduras, Nikaragua, Kosta Rika eta Panamaren zaporea dastatzeko. Bidean bidaiaren zentzua guztiz aldatu duten pertsona eta lekuak ezagutzeko aukera izan dut eta honek eman dio benetako xarma abenturari.

Azkenean iritsi naiz paradisura, Huaraz eta errespetu handia ematen didan Mendikate Txuria.Bidaia hasi aurretik ez nuen ezagutzen, inoiz ez nuen entzun leku honen berri, nire mendi bizipenak oso berriak dira eta nahiz eta betidanik mendia gustokoa izan, Euskal Herriko, Pirineotako, Afrikako Atlasetako eta Kanadako Harritsuetako mendiak izan dira azkeneko bost urteetan gozatutako experientziak.Andeak izugarri handiak dira eta aukeratzeko dauden leku guztiekin Naiarak eman zidan paradisu honen berri, hasieratik sorgindu ninduena.

Bi egun behar izan nituen bertara iristeko, bi autobus eta 4200 metroko mendi portu bat pasatzea. Baino iristeko nituen gogoek lagundu zidaten pasatako hotz ikaragarria eta neke guztiak baztertzen eta zuzenean Aritza Monasterioren albergera joan nintzen hurrengo hilabete osoan nire etxea izango zenaz gozatzera, boulder bat daukan logela txiki bat. Aritza ondarruko mendizale bat da eta Naiarak lagundu zidan berarekin kontaktuan jartzen. Herri hau 3000 metrotara dago eta inguruko mendi gehienak 5000 metrotik gorakoak dira. Mendikate hau Huascaran deituriko parke naturalaren barruan dago eta bere izena Peruko mendirik altuenak ematen dio. Munduko beste edozein mendikatek ez duen erreztasuna dauka mendirik altuenetara gerturatzeko eta egun berdinean adibidez Wallunarahu, 5600 metroko mendia igo dezakezu eta arratsaldean garagardo bat hartzen egon herriko terraza batetan ilunabarra ikusten. Itzelaaaaa!!!!. Honekin batera, laku, bailara eta herritxoz jositako leku ikusgarri honetan, aukerak amaigabeak dira eta kriston gogoa daukaten ikastaro bat egiteko aukera izango dut ere. Nik uste dut, lehenengo aldia izateko ez duela itxura txarrik!!!.

Herrian bertan dagoen mendi giden eskolan aklimatatzen hasteko behar nuen informazioa jaso ondoren, lehenengo astebukaeran hiru igoera egin nituen 3700metrotik 4500 bitartekoak herritik oso gertu dauden hiru laku ikusgarrietara, Churup, Ahuak eta Wilkakocha. Lehenengo egunean buruko minarekin iritsi nintzen 4450 metrotara dagoen Churup lakura baino hankak eta birikak primeran nituen.Kombi batek Pitec( 3850m) deituriko herrixkan uzten zaitu eta bertatik abiatzen da ibilbidea. Eguraldia primerakoa atera da eta Mendikate txuriaren lehenengo panoramika ikusgarriari esker txangoa primerakoa suertatzen da. Ahuak-en, bigarren eguneko igoeran, ezagutu nuen Jose Luis, Huaraz-en mendi agentzia bat duen Sergio deituriko lagunarekin igo zena. Lakuan hizketan hasi ginen eta hasieratik oso rollo ona eman zidaten. Lekuaz gozatzen genuen bitartean denbora luzean egon ginen hizketan eta azkenean bera eta bere lagunekin Ishinka mendia egiteko gonbidatu ninduen. Tipoa bizitza guztian mendian ibilitakoa da eta ingurunea asko ezagutzen du. Perun bertan bizi da eta ahal duen bakoitzean mendira doa. Guzti honek konfidantza eman zidan eta hiru egunetako txangoa prestaturik zeukanez, material, janaria eta porteadoreak lotuta, ba bilatzen nengoen aukera zela pentsatu nuen. Oraindik bi aste nituen igoera egiteko eta tartean bost eguneko mendi erreskate ikastaroa nuenez hurrengo egunak lasaiago hartu nituen herria ezagutzen eta altuera berri hauetara pixkanaka aklimatatzen.

Qechuaz Ancashino ( Egun sentia ) deitzen den arren, Peruko Suiza bezala ezagutzen dugu Huaraz. Inguruko mendikateak dira mundu osoko jendea erakartzen dutenak paradisu honetara. Btt,trekking,eskalada eta alpinismoa bezalako kirolak egiteko aukerak amaigabeak dira eta herria mendi agentziaz josita dago. Beharrezko material guztia erosi edo alokatzeko arazorik ez dago eta jatetxe pilo bat daude atseden egunetan primeran jateko, bertako janaria zein internazionala ere izan daitekelarik.Gainera oinez 10 minutura eskalada eskola bat dago Santa deituriko ibai baten ertzean eta bertan boulderra zein eskalada klasikoa praktikatu daitezke. Historia handiko herria izanik, zonalde honetako Inkaurreko arkeologia aztarnak oso aberatsak dira eta inguruko herri txikiak ere xarma berezia dute. Huaylash-eko aranean dago kokatuta eta 1970.urtean lurrikara batek ia guztiz suntsitu zuen arren gaur egun leku ikusgarri honek ematen dituen aukerak amaigabeak dira.

Antes de comenzar mi viaje, el objetivo principal era conocer el reino del Cóndor y su hogar, los Andes. Perderme entre sus bosques, lagos e imponentes cimas cumplían con creces uno de mis sueños mas anhelados.Con una mochila repleta de ropa y material de montaña básico mi plan era dirigirme a los Andes tras dejar atrás con gran tristeza a mis amigos en México. Pero el destino hizo que en mi camino se cruzara un guía de montaña Mexicano que me ayudo a redefinir el rumbo de mis aventuras al decirme que hasta Junio tendría malas condiciones climáticas para disfrutar de la montaña. Tenía seis meses para cruzar América Central y poder disfrutar de Honduras, Nicaragua,Costa Rica y Panamá. Por el camino, he podido conocer a personas y lugares que le han dado sentido a todo y esto ha sido verdaderamente el mejor regalo.

Por fin he llegado a mi destino, Huaraz y su imponente Cordillera Blanca. Desconocía de su existencia, nunca había oido hablar de él. Mis experiencias en la montaña son muy recientes y a pesar de que siempre he sentido una gran atracción por las montañas, las cimas del País Vasco, Pirineos, el Atlas Africano y las Rocosas Canadienses han sido los retos de estos últimos cinco años.Los Andes son inmensos y fue gracias a Naiara que tuve la oportunidad de conocer este paraiso. Ella fue la que me habló por primera vez de este lugar que me hechizó al momento.

Necesité dos días para llegar, dos autobuses y un puerto de montaña a 4200 metros de altitud. Pero las ganas de llegar me ayudaron a superar el frío y el agotamiento que me acompañaban y en cuanto llegué me fui directamente al albergue de Aritza Monasterio para disfrutar de lo que iba a ser mi casa durante el próximo mes, una pequeña habitación con boulder. Aritza es un montañero experimentado de Ondarroa y fue Naiara la que me puso en contacto con el. Huaraz se encuentra a una altura de 3000 metros y las montañas que lo rodean superan los 5000 metros. Esta cordillera se encuentra inmersa en el Parque Nacional de Huascarán al cual le da nombre la montaña más alta del Peru. Se caracteriza por la facilidad de aproximación a las cimas más altas como por ejemplo el Wallunarahu, donde el mismo día puedes subirte a 5600 metros y estar tomándote una cerveza en una terrazita al sol disfrutando del atardecer. La ostiaaaaaa!!!!!. Si encima le sumamos bosques, lagos, valles y pueblitos milenarios las opciones se multiplican y si encima tengo la oportunidad de hacer un curso de rescate en montaña de cinco días que más se puede pedir. Yo creo que para ser el primer lugar que conozco de los Andes Peruanos no tiene mala pintaaaa!!!!!.

Después de recibir toda la información necesaria para una buena aclimatación en la escuela de guías de montaña que se encuentra en el centro de la ciudad, el primer fin de semana hice tres ascensiones a las impresionantes lagunas de Churup, Ahuak y Wilkacocha.Estas se encuentran muy cerca de Huaraz y su altura esta entre 3700 y 4500 metros. El primer día llegué con un leve dolor de cabeza a Churup a pesar de que iba muy bien de caja y piernas. Una combi te deja en un pueblito llamado Pitec ( 3850m) desde donde comienza el camino. Gracias al buen tiempo y al cielo abierto, mi primera panorámica de la Cordillera Blanca resulta impresionante y la caminata inolvidable.El segundo día me subí a la laguna de Ahuak donde tuve la suerte de hacer todo el camino acompañado. En primer lugar conocí a Jaime un niño de 10 años, el cual caminaba en mi misma dirección con su rebaño de ovejas. Con ganas insaciables de saberlo todo y el cual me bombardeo con sus miles de preguntas. En la última ascensión tuve la suerte de conocer a Marco, un anciano sin dientes que andaba buscando una cueva llena de oro. Zapatos llenos de agujeros, un polo de manga corta, vaqueros gastados por el uso, una mochila más vieja que yo y a pesar de su silencio transmitía felicidad. Cuando llegamos al lago después de una breve despedida siguió con su camino y yo me quede disfrutando en soledad del lugar. Aquí es donde conocí a Jose Luis, el cual venía acompañado de su amigo Sergio, guia de montaña Huarazino. Empezamos a charlar y desde el primer momento me dieron muy buena onda. Jose Luis vive en Lima desde hace tres años y siempre ha sido un amante de la montaña. Conoce muy bien la zona y entonces es cuando me propone apuntarme a una ascensión de tres días con sus amigos al monte Ishinka. Después de explicarme la ruta y sabiendo que todo estaba atado gracias a Sergio ( material, comida y transporte) pensé que era la oportunidad que estaba buscando. Todavía tenía dos semanas para prepararme y encima tenía por medio el curso de rescate en montaña de cinco días. Así que me tome los próximos días con relax para conocer mejor el pueblo y aclimatarme correctamente.

A pesar de que Huaraz en Quechua se llama Ancashino ( Amanecer ) nosotros lo conocemos como la Suiza Peruana. Son sus cordilleras las que atraen a amantes de todo el mundo, ya que las oportunidades que ofrece para practicar btt,trekking,escalada y alpinismo en sus diferentes modalidades son infinitas. No hay problema para comprar o alquilar el material necesario para tu aventura y el pueblo oferta una gran variedad gastronómica con comida tanto internacional como autóctona para los días de descanso. Si esto fuera poco, la escuela de escalada más cercana se encuentra a 10 minutos a pie, el cual se encuentra al borde del río Santa donde se puede practicar tanto boulder como escalada clásica. Siendo una región con una rica historia preinca , los restos arqueológicos son abundantes en la zona y el resto de los pueblos del valle De Huaylash tienen un encanto especial, llenas de misterios y tradiciones ancestrales.

Publicado por XABIER RAMON 11:19 Publicado en Perú Comentarios (0)

Mendiko erreskate ikastaroa Huaraz-en!!!!!

Quebrada LLaca

sunny 17 °C

Ikastarorako behar dudan materiala Sergioren dendan alokatzea erabaki det. Honetarako, mendi giden eskolan beharrezko materialaren zerrenda eskatu ondoren prest nago abentura berri honetarako. Ikastaroa Llaca deituriko aranean dagoen Peruko mendi giden elkarteko (AGMP ) refugioan burutuko da apirilaren 10-14 bitartean. Bertan lau egun pasako ditugu eta eskaladako materiala ezagutu, erreskate teknikak ikasi eta ahal dugun guztia praktikatzen ibiliko gara Wallunaraju(5200m) mendiaren magalean.Refugioan lo egiteko aukera dago baino denda eta zaku onak lortu ditudanez, izarrekin kale gorrian lo egitea erabaki det. Aurten Peru,Bolivia,Argentina eta Chiletik etorritako 40 pertsona baino gehiago elkartuko gara esperientzia honetaz gozatzeko.
Goizean goiz elkartu gara giden eskola parean, bakoitza bere motxila toperaino beteta eta urduritasunak albo batera utzirik. Material guztia kamioetan sartu ondoren kombietan banatu gaituzte eta bi orduko ibilbide harritsu eta malkartsuari ekin diogu. Aranean sartzen goazela, inguruko hormak gero eta gertuago ditugu eta handitasun horretan gu txikiagoak bihurtzen gara oraindik. Lekua izugarri polita da eta kombiaren barruan giroa oso ona da, denek bait ditugu gogo eta ilusio berdinak. Refugiora iritsi orduko Chile eta Argentinatik datozen ikaskideak elkar ezagutzeko aukera izan dugu eta gure taldetxoa osatzen hasi gara.
Atsalde guztia libre eman digute ingurunea ezagutu eta gure bolara ibiltzeko. Chile eta Argentinako taldearekin elkartu naiz eta oso jende jatorra dela ematen du. Matea edaten eta hitzegiten pasa dugu atsalde guztia eta ikastaroaren aurkezpen txiki bat egin ondoren afaria denak elkarrekin egin dugu refugioan. Oso giro ona nabaritzen da airean eta elkarrizketak ugariak dira denon artean. Lau sukaldari Andino ditugu eta Limatik etorritako nutrizionista bat ere, beraz, oso ondo elikatuak egongo gera egun hauetan eta beharrezko energia izango dugu datorrenerako. Zopak,arroza,oilaskoa,quinua eta coca matea izango dira gure elikadura oinarriak egun hauetan.
Hurrengo goizean 8-10 pertsonetako sei taldetan banatuko gaituzte eta talde bakoitzak bi gida izango ditu. Talde honekin egingo ditugu ekintza guztiak eta gure gidak Quique eta Sergio izango dira. Lehenengo bi egunetan korapilo ezberdinak,anklajeak eta harrokan erreskate eta autoerreskate sistemak ikasi eta praktikatuko ditugu. Hirugarren egunean Wallunaraju mendira igo eta bertako grieta ezberdinetan elurretako erreskate ariketak egingo ditugu eta azkeneko egunean, kasu praktikoen aurkezpena eta hauen ebazpena egiten ikasiko dugu. Niretzako batezere lehenengo bi egunak izan dira gogorrenak ze korapilo gehienak ez nituen ezagutzen eta buruko minarekin amaitu dut. Baino esperientzia paregabea izan da, ikasitakoarekin batera gure arteko erlazioa oso ona izan delako eta oso harreman estua eta gertukoa lortu dugulako. Eskalatzaileak, suhitzaileak eta mendiko gidak izan ditut kidetzat eta bere bizipenak entzutea ere oso aberasgarri izan da niretzako.
Hemen ezagutu ditut koka hostoen onurak, altueraren gaitzak kentzearekin batera kriston energia ematen dutenak.Mate moduan hartu dudana eta baita ere bere hostoak murtxikatu mingainak lo hartu arte. Quinoa ere ezagutzeko aukera izan dut, Inkentzako janari sakratua izanda historia handiko elikagaia da eta bere propietateak oso energetikoak dira. Ta azkenik Pisco edari alkolduna, azkeneko eguneko parranda busti zuena. Altuerak eta edari honek denak dantzan jarri gintuen refugioan eta herrira jeisterakoan gurekin egon zen ordu txikiak iritsi arte.
He decidido alquilar todo el material necesario para el curso en la tienda de Sergio. Después de pedir la lista de material necesario en la escuela de guías ya estoy preparado para esta nueva aventura. El curso lo realizaremos del 10 al 14 de abril en el refugio de la AGMP( Asociación de Guias de montaña del Peru) que se encuentra en el quebrado Llaca, a las faldas del Nevado Wallunaraju(5200m).Habiendo la posibilidad de dormir en el refugio yo me he decidido a dormir bajo las estrellas ya que he conseguido una buena tienda y un buen saco. Aquí disfrutaremos de cuatro días donde aprenderemos a utilizar todo el material de escalada, diferentes técnicas de rescate y donde analizaremos y practicaremos diferentes casos. Este año nos reuniremos más de 40 personas provenientes del Peru, Bolivia, Argentina y Chile.
Nos hemos reunido a primera hora de la mañana en la escuela de guías, cada uno con su mochila a rebosar y sin lugar para los nervios de última hora. Después de meter todo el material en camiones, nos han agrupado en diferentes combis y nos apresuramos a hacer el pedregoso y tortuoso camino de dos horas hasta el refugio. A medida que nos adentramos en el Quebrado, las inmensas paredes se van cerrando y nos damos cuenta de lo pequeños que somos en esta grandeza. El lugar es impresionante y el ambiente dentro de la combi es muy jovial, ya que todos estamos muy ilusionados. Para cuando llegamos al refugio, hemos tenido tiempo suficiente para conocernos y empezar a hacer piña.
Nos han dado la tarde libre para reconocer el lugar y andar a nuestra bola. Me he juntado con el grupo de Chilenos y Argentinos y nos hemos pasado la tarde tomando mate y conversando. Tras una breve introducción al curso nos han dado de cenar a todos juntos en el refugio. Se nota buena onda en el ambiente y las diferentes conversaciones se solapan unas a otras. Tenemos a cuatro cocineros Andinos y un nutricionista que ha venido desde Lima, así que estaremos bien alimentados y con suficientes energías para lo que venga. Sopas, arroz, pollo, quinua y mate de coca serán la base de nuestra alimentación.
A la mañana siguiente nos dividieron en seis grupos de 8-10 personas y cada uno contaba con dos guías de montaña. Realizaremos todas las actividades con nuestro grupo y nuestros guías serán Quique y Sergio. Los primeros dos días aprenderemos y practicaremos con diferentes nudos, anclajes y sistemas de rescate y auto rescate en roca. El tercer día subiremos al Nevado Wallunaraju y haremos prácticas de rescate en grietas y el último día realizaremos un estudio y presentación de casos reales en grupo después de practicar diferentes técnicas con materiales diversos. Los dos primeros días fueron los más duros para mi ya que desconocía la mayoría de los nudos y terminaba con dolor de cabeza. Pero por otra parte la experiencia ha sido insuperable, ya que habría que sumarle a todo lo aprendido la buenísima convivencia con los y las compas del curso. Escaladores, Bomberos y Guías han sido mis compañer@s y saber de sus vivencias han enriquezido aún más si cabe esta experiencia.
Aquí he conocido los beneficios de las hojas de la coca, que además de ayudarte a combatir el mal de altura te aporta una energía brutal. Lo he tomado en Mate y también masticado hasta dormirme la lengua. También he conocido la Quinua, que siendo un alimento sagrado para los Incas, tiene una gran historia y sus propiedades energéticas son impresionantes. Para terminar no puede faltar el Pisco que nos acompaño en la fiesta de clausura del curso. La altura mezclada con este elixir nos puso a bailar a tod@s en el refugio y nos acompaño hasta largas horas de la noche.

Publicado por XABIER RAMON 3:32 Publicado en Perú Comentarios (0)

(Entradas 1 - 2 de 2) Página [1]