Un blog de viajes - Travellerspoint

enero 2014

Utila

Ametsetako uhartea

sunny 26 °C

Bidaiatzen zauden bitartean jende asko ezagutzen duzu eta itsasoa eta buceoa bezalako gaiak ateratzen direnean elkarrizketan jende guztiak berdina esaten du " Joan zaitez Utilara, ikastaroak egiteko munduko lekurik merkeena eta bertako giroa Jamaikaren antzekoa". Beraz, ainbeste alditan entzun ondoren eta itsasoarekin dudan konexioarekin jarraitzeko asmoarekin noa uharte honetara. Anderren etxea utzi eta bi egunetan Guatemala osoa eta Honduraseko zati handi bat gurutzatu ditut. Azkeneko zatia ordu beteko Ferry bidaia izan da gogorrena, itsasoa oso txarra eta ezin burua altxatu bidaia guztian, izerdi hotza eta zorabiatua, jende guztia botaka...un espectaculo!!!jajajaja.

Apneako ikastaroak dira batezere uharte honetara erakarri nautena eta Ecomarine deituriko Dive shopean daukat aukera bakarra egiteko. Taberna girotik hurrun dago, hondartza baten ondoan eta parean leku eroso eta merke bat aurkitu det lo egiteko.Lehenengo bi egunak, Luis Quinteiro, Galiziar bidai lagunarekin, uharte guztia ezagutzen pasa dugu. Bertako jendearekin hitz egiten, dive shop ezberdinak ezagutzen, lo egiteko lekuak... Aukera pilo bat daude eta korrika ta presaka ibili beharrean nahiago det patxaraz hartu eta dena ondo antolatu, hurrengo hiru astetan nire etxea izango dena erabakitzeko.

Uhartean dagoen giroa oso ona da eta eguraldi ona egiten duen bitartean jende guztia itsasora doa ikastaro edo titulo ezberdinak ateratzera, bertako arrezife ikusgarriaz gozatu eta urazpiko bizitzarekin bat egitera. Aldi berean, uharteak ematen duen aukera oso erakargarria parranda eta festa giroa dira. Hemen egunero da astebukaera, beti dago festaren bat, hondartzan edo tabernatan eta edozein droga lortzea oso erreza eta merkea da. Amsterdam-eko coffe shop-etan bezala, tabernako barrara gerturatu eta nahi dezuna eskatu. Hauek dira uharteak ematen dituen aukera erakargarrienak eta bakoitzak erabakitzen du zer egin bere gorputz eta arimarekin. Nik itsasoaz eta egunaz gozatzea erabaki dut eta parrandak bigarrengo plater edo postrerako utzi ditut.

Ecomarine dive shop-ean oso giro atsegina aurkitu dut, leku lasaia eta oso polita eta bertako jendearekin oso rollo ona hasieratik,giro familiarrean eta gertutasun handiarekin. Tara eta Steve dira denda eta taberna txiki hau eramaten dutenak eta Maria ( Valentziarra ) eta Ernesto ( Hondurasekoa ) izan dira nire ikastaroetako instruktoreak. Nire logela gainera dendaren parean dago, itsasoari begira dagoen terraza batekin eta parranda girotik aldendurik. Bizikleta bat alokatu det hiru asteetarako, ze egia esanda dena kilometro bateko luzerako kale batetan pilatzen da uharte honetan.

Nire lehenengo asmoa Apneako hasierako ikastaroa egin ondoren urazpiko Advanced egitea zen eta honekin amaitu ondoren snorlekarekin gozatu bertako arrezifearekin. Baino uhartean bizi den jendeak esaten duen bezala badakizu noiz eta nola hasiko zaren baino ez noiz eta nola amaituko duzun. Apneako hasierako ikastaroa bi egunetan amaitu ondoren eta lortutakoarekin zeharo harrituta ez nuen gehiegi pentsatu behar izan eta hurrengo egunerako bigarren ikastaroan murgildurik negoen. Bost egunetan, erlaxazio ariketak, yoga eta arnasketa metodo ezberdinak erakutsi ondoren 34 metro jeistera iritsi nintzen bi minutu t,erdiko inmersio batekin. Ezin sinetsita, droga natural honekin zeharo engantxatu nintzen!!!!.

Hemendik aurrera, egunero joaten nintzen Apnea egitera eta urazpiko Advanced ikastaroarekin konbinatzen nituen inmersioak. Goizean goiz esnatu eta egunsentiarekin batera yoga ariketa batzuk egiten nituen itsasoari begira. Sekulako engantxada izan da niretzako, ze benetan oso gustora sentitzen nintzen, pozik eta argi ikusi nuen gu geu garela gure burua eta gorputzari limiteak jartzen dizkiogunak eta pentsatzen duguna baino askoz indartsuagoak izan gaitezkela. Mind is most!!!!

Lau ikastaro egin ditut azkenean eta gabonak bertan familia giroan ( faltan botatzen nuena) pasa ondoren uhartetik ihesi egin behar izan nuen ze bestela bidaiaren presupuesto guztia bertan uzteko harriskua neukan. Lagun asko utzi ditut bertan eta noizbait bueltatuko naizela zihur nago. Uharte honek xarma berezi bat dauka eta bertako jendeak badaki zer gertatzen den. Behin hor egonda, ez dakizu noiz joango zaren eta beti luzatzen da aldegiteko ordua. Beraz, noizbait joateko asmoa badezu, kontuz!!!!jajajajaja.

Viajando conoces a mucha gente y tienes tiempo para hablar de muchas cosas pero cuando sale el tema del buceo es cuando todo el mundo esta de acuerdo y te dice: " Tienes que ir a Utila, es el lugar mas barato del mundo para hacer los cursos de buceo y el ambiente es totalmente Jamaicano", asi que despues de escucharlo tantas veces he decidido que voy a comprobarlo por mi mismo, para ver si es verdad lo que dicen. Tarde dos dias en cruzarme todo guatemala y parte de Honduras para llegar a esta isla en la costa Caribeña de Honduras. Pero sin duda la peor parte fue el tramo en barco hasta la isla. Una hora que se me hizo eterna ya que no pude levantar la cabeza en todo el trayecto,con sudores frios y ganas de vomitar. Todo un espectaculo!!!!jajajaja.

Son sobretodo los cursos de apnea los que me convencieron para venir a la isla. Solo hay un dive shop llamado Ecomarine en toda la isla que lo lleve a cabo, así que siendo un lugar apartado de la zona de los bares y cerca de la playa me alojo en una habitación con balcón justo en frente de el. Los dos primeros días los pasé con un Gallego super majo que conocí en el trayecto a la isla y nos dió tiempo a conocer un poco la onda de la isla y todas sus opciones. Estuvimos hablando con la gente local, buscamos lugares para alojarnos, vimos diferentes dive shops, nos reimos... Como la isla tiene muchas opciones prefería tomármelo con tranquilidad para decidir bien lo que iba a hacer durante las tres semanas siguientes.

La onda de Utila es muy buena, de ritmo Caribeño y si el tiempo acompaña todo el mundo disfruta del mar y sus espectaculares arrecifes con una abundante vida marina. La noche tambien tiene su atractivo, ya que hay abundantes bares y gente con ganas de fiesta todos los días. Todos los días de la semana ofertan fiestas en las playas o en los bares y las drogas son baratas y muy fáciles de conseguir. Me recuerda mucho a los coffe shop de Amsterdam porque puedes ir a la barra y pedir lo que te apetezca. Estos son los mayores atractivos de esta isla, a partir de aqui cada uno elige lo que quiere hacer con su cuerpo y su alma. Yo he preferido disfrutar del día y del mar para dejar como segundo plato o postre la fiesta.

El ambiente que me he encontrado en el dive shop ha sido espectacular desde el principio, familiar y muy cercano. El lugar es pequeñito pero con gran encanto y los dueños Steve y Tara muy buena onda. Maria y Ernesto han sido mis instructores en los cursos que he realizado y despues esta toda la gente que pasa por alla. Yo la verdad es que me sentia como en casa y es por eso que al final estuve tanto tiempo. Mi habitación estaba al frente del dive shop, con un balcón con vistas al mar. También me he alquilado una bicicleta para las tres semanas que he estado ya que todo esta concentrado en 1km de calle.

Mi primera idea fue hacer el primer curso de Apnea, sacarme el Advanced de buceo y despues disfrutar de los arrecifes haciendo snorkel. Pero como todo el mundo en la isla me decía sabes cuando empiezas y haciendo que, pero nunca sabes cuando ni como acabaras. Así que despues del primer curso y quedarme sorprendido de los logros, vino el segundo y en cinco días aprendiendo ejercicios de yoga, relajación y respiración pude llegar a bajar 34 metros en una inmersion de dos minutos y medio. No me lo podía creer y esta nueva droga natural me engancho muchísimo!!!!.

A partir de aqui, todos los días me iba a hacer apnea y convinaba las inmersiones de otros cursos de buceo con ello. Me despertaba pronto a la mañana, me bajaba al dique de la tienda y mirando al mar me hacia mis ejercicios de yoga y relajación. Menuda enganchada!!!!. Me sentía super feliz y relajado y me di cuenta que nosotros mismos somos los que nos imponemos nuestros propios limites cuando somos capaces de muchísimo más. Mind is Most!!!!.

Al final hice cuatro cursos y después de celebrar las navidades en familia ( que es lo que echaba de menos ) me tuve que escapar de alla porque sino me dejo el presupuesto de todo el viaje. He dejado buenos amigos alla y espero regresar alguna vez. Esta isla tiene un embrujo especial que la gente local conoce muy bien. Estando alla te engancha y cuanto más estes más te engancha y ya no sabes cuando te marcharas. Si tienes intención de ir, cuidado!!!!!jajajaja.

Publicado por XABIER RAMON 7:26 Publicado en Honduras Comentarios (0)

(Entradas 1 - 1 de 1) Página [1]