Palenque
16.09.2013 - 18.09.2013
20 °C
Eguraldi txarra jarraitzen duela ikusirik Chiapas aldera joatea erabaki dugu, baino joan aurretik jende guztiak gomendatutako jatetxe batean bazkaldu dugu, Los Camellos deiturikoa. Bertan arraia eta mariskoa prezio onean jan daiteke eta denbora gutxi daukagunez autobusa hartu aurretik, ceviche bat eta tacos de marisco eskatu ditugu. Cevichea bertan jan degu eta takoak bidaiarako utzi ditugu ze Palenkeraino 10 ordu baino gehiago ditugu.
Bidaia oso gogorra izan da, autobusaren atzekaldean, motorraren beroarekin eta leku gutxirekin konbinazio txarra gaua egiteko. Gainera kontrol polizial eta militar dexente pasa behar izan ditugu eta motxila ere begiratu digute.
Palenkera goizean goiz iritsi eta zuzenean bertako ruinak eta Misol Ha eta Agua Azul deituriko ur jauziak ikusteko kombi bat hartu dugu. Palenkeko ruinak ikaragarri politak dira, baino gero eta zonalde gutxiago ikusi daitezke, ez dakigu konponketak edo turismo masiboaren erruz. Ur jauziak ikaragarri politak izan dira eta egiten zuen beroarekin Agua Azuleko uretan bainatzea eskertu dugu.
Arratsaldean, konbiak Panchan deituriko zonaldean utzi gaitu, Paolak gomendatutako leku baten. Palenke herritik aldenduta dago, baino ohianean bertan lo egiteko aukera ematen du egurrezko kabaña lasaietan eta oso prezio onean. Bertan, jatetxean afaldu degu, zuzeneko talde oso on baten musikarekin, Son del barrio deiturikoak. Janari gehiegi eskatu eta eramateko eskatu behar izan degu.
Hurrengo goizean Yachilan eta Bonampak-eko ruinak ikusteko tourra hartu dugu eta goizeko 7tan gure bila etorri dira. Bidean kriston gosari buffeta izan dugu, bidaieko gosaririk hoberena!!!!. Yachilanera joateko barku bat hartu behar da eta 45 minutuko igoera egin Guatemala eta Mexikoren muga egiten duen Usumacinta ibaitik gora. Bidean mono aullador ikusteko aukera izan dugu, zonalde honetako tximu ikusgarria eta ruinak ikusteko gida geneukanez oso interesgarria izan da kontatu digun guztia ikusi dugunarekin batera.
Arratsaldean Bonampak-era joan gara, Lakandoiak deituriko indigenen lurraldera. Bertako ruinak ez dira oso ikusgarriak baino oso ondo mantendu diren muralak ikusi daitezke bertan, 800garren urtekoak gutxigora behera. Gaur egun mural gehienak babesturik daude baino garaiko koloreak mantendu dituzten irudiak ikusteko zortea izan dugu.
Bidai honetan Pueblan bizi diren hiru ikasle frantses ezagutu ditugu eta gure asmoa bertara igotzea denez esan digute beraien etxean lekuren bat izango genuela lo egiteko. Bai zortea gurea!!!!.
Publicado por XABIER RAMON 10:35 Publicado en México