Un blog de viajes - Travellerspoint

Nire lehenengo igoera Andeetan!!!!

Ishinka mendia

sunny 17 °C

Ikastaroaren betekada oraindik gorputzean dudala eta lau eguneko atsedenaren ostean nire lehenengo igoerarako prest nago. Ikastaroko lagunekin parranda ona bota ondoren hurrengo egunetan atseden hartu eta gorputza ondo elikatzen pasa ditut orduak. Azkenean bost pertsona elkartuko gara Ishinka mendiaren igoera saiatzeko, Jose Luis eta bere lagunak, Nina, Michel,Anngie eta ni. Expedizio hau internazionala izango da Espainia, Alemania, Belgika, Peru eta Euskal Herria aiba la ostia!!!!. Beharrezko material guztia eta porteadoreak Sergioren bitartez alokatu ditugu eta ditudan gogoak eraginda aurreko gauean ia lorik egin gabe abiatzen gara hiru eguneko igoera ikusgarri honetara. Ishinkako arana edo Quebrada Huarazetik gertu aurkitzen da, 20 minutuko ibilbidea taxian, Sierrana Panpa ( 3360m) deituriko abiapuntura iristeko eta bertara iritsi orduko gure gidariak prest daude astoekin gure materiala jaso eta lehenengo gaua pasako dugun kampo basera eramateko, Ishinkako panpara ( 4350m).

Ia lau ordu eman ditugu bertara iristeko eta arana estutzen doan einean amuarrainak bezala ibaiaren kontrako norantzan ibili gara Quinoako basoetan barrena zabalera handiko zelai bateraino iritsi arte. Iritsi orduko euria egiten hasi da eta ia dendak jartzeko astirik eman gabe barruan sartu eta hurrengo egunerarte lo ziplo geratu gera zerbait jan ondoren.Goizean goiz jeiki gara eta eguzkiak eman digu ongietorria egun berri honetan. Gure gaurko asmoa bigarren kanpamendura igotzea zen material guztiarekin, Morrena kanpalekuraino ( 4900m), baino Nina buruko minarekin jeiki da eta Michelek ere oso gau txarra pasa du eta azkenean bertan geratzea erabaki dugu eta igoera hurrengo egunean egitea. Jose Luis eta biok Morrenaraino igotzea erabaki dugu biharko bidea bertatik ikusteko eta beharrezko denbora kalkulatzeko asmoarekin. Igoera ikusgarria izan da eta eguraldi ona izan dugunez inguruko tontor guztiak ikusteko aukera izan dugu Urus ( 5495m),Toclaraju ( 6034m),Palcaraju ( 6274m) eta Ranrapalca (6162m). Bi orduko igoera lasaia da eta berotzen joateko balioko digu. Atsalde guztia kanpamenduan pasa dugu atseden hartzen, erreka txiki baten ondoan, eguzkitan eta refugioa itxita dagoenez guk ekarritako pasta prestatu dugu afaltzeko.

Goizeko ordubatetan esnatzea erabaki dugu zazpi orduko igoera bat genuela kontutan hartuta eta ilargi beteko gaua izanda ingurune guztia kutsu magiko batez inguratu du igoeraren hasiera. Nina eta Anngie ez dira animatu azkenean eta Michel eta Jose Luisekin batera abiatu gara tontorrera.Morrenara hirurak aldera iritsi gara eta beste ordubete behar izan dugu hau igotzeko. Elurretara iritsi eta arrastorik ez zegoenez sokarekin enkordatu eta bidea irekitzen hasi gara.Luzea egin zaigu igoera baino ikusgarria izan da egunsentia bertatik ikustea eta gutxi faltatzen zela eman arren bukaeran ez genuen gora igotzeko biderik aurkitzen. Bi alditan nahastu ondoren eta bueltatzeko ideiarekin geundela azkenean aurkitu genuen igoerarako bide madarikatua. Janari eta edari gutxirekin ginen eta nekea nabaria zen iadanik baino ain gertu ta ain urruti ikusita aurrera jarraitzeko indarrak atera eta tontorrean askatu genuen barruko dana. Bederatzi ordu behar izan genituen iristeko baino bertatik zerua oskarbi eta inguruko mendi guztiak ikustea opari ederrena izan zen.

Baino oraindik jeitsiera falta zitzaigun eta etzen batere xamurra izango. Oso nekatuta iritxi ginen morrenara eta ez genuen bide egokia hartu material guztia jaso ondoren. Azkenean akerrak bezala jeitsi ginen guk asmatutako bide batetik eta Jose Luisek min hartu zuen belaunean. Oinez ibiltzeko ondo zegoen baino oso poliki joan behar ginen ordea. Egoera honen aurrean erabaki genuen ni kampamentura ahalik eta azkarren iristea eta porteadorea beraien bila bidaltzea belauneko mina gero eta handiagoa bait zen. Astoaren laguntzaz jeitsi ziren kampamentura eta zerbait jan ondoren dena jaso eta oraindik lau orduko jeitsiera geratzen zitzaigun Ishinkako Quebradatik barrena. Gaua sartu zitzaigun bidean eta zerua argitu zen milaka eta milioika izarrekin. Leher eginda iritsi ginen taxietara 16 orduko txangoaren ondoren baino irrifarra ezin kendu iritsi ginen Huarazera. Gau horretako afaria mundiala izan zen, jatetxe on batera joan ginen eta parrillan egindako entrecot earrak jan genituen beste gauza askoren artean. Ohera sartu eta bizitako abentura ikaragarri honekin lokartu nintzen irribarrea oraindik aurpegian.

Todavía manteniendo el subidón que me ha proporcionado el curso y después de cuatro días de reposo, estoy preparado para mi primera ascensión Andina. Después de celebrar a lo grande el final del curso, los próximos días han sido para descansar,alimentarme y prepararme mentalmente para la nueva aventura. Al final seremos cinco personas las que intentaremos la ascensión, Jose Luis y sus amig@s Nina, Michel,Anngie y yo. Tenemos una Expedición internacional con representación de España, Alemania, Bélgica,Peru y Euskal Herria aiba la ostia!!!!. Sergio ha sido el artífice de la Expedición y nos ha proporcionado el material tanto personal como técnico necesario para ella. Con los nervios a flor de piel comenzamos la tan ansiada ascensión que durara tres días y que nos llevara a conocer la Quebrada Ishinka, donde dormiremos rodeados de imponentes montañas blancas de más de 6000m. Esta se encuentra a 20 minutos en taxi desde Huaraz desde donde llegamos a Sierrana Panpa ( 3360m ), comienzo de nuestro trekking. Aquí nos esperan los porteadores con sus asnos para cargar el material y llevarlo hasta la Panpa de Ishinka ( 4350m) donde se encuentra el campamento base para muchas expediciones.

Hemos necesitado cuatro horas para llegar a nuestro destino y para ello hemos tenido que cruzar un bosque gigante de Arboles de Quinoa mientras ascendíamos por un sendero que se iba estrechando bordeando el río hasta llegar a la pampa. Sin darnos tiempo casi ni para montar las tiendas la lluvia nos ha pillado de sopetón y después de comer algo hemos intentado dormir con la esperanza de despertarnos con el sol. Así ha sido y tras este recibimiento las malas noticias han llegado. Nuestra idea era subirnos hoy al segundo campamento,Campamento Morrena ( 4900m ), con todo el material pero Nina se ha despertado con dolor de cabeza y Michel ha pasado una noche horrible y hemos decidido quedarnos en el campamento base para una mejor aclimatación y comenzar de aquí el ascenso. Aprovechando el día que ha salido Jose Luis y yo nos hemos subido hasta la morrena para ver in situ el camino que debemos tomar mañana y cuanto tiempo necesitamos para llegar. Las vistas han sido increibles ya que el cielo estaba despejado y nos hemos deleitado con las cumbres que rodean este paraiso, Urus (5495m ) Toklaraju (6034 ), Palcaraju (6264m ) y Ranrapalma (6162m ). Es una subida moderada de dos horas que nos servirá para ir calentando. Hemos pasado toda la tarde en el campamento, descansando cerca de un riachuelo, al sol y ya que el refugio está aún cerrado nos hemos preparado un rico plato de pasta con tomate para reponer fuerzas.

Hemos decidido despertarnos a la una de la mañana ya que la ascensión nos va a tomar unas siete horas. Tenemos noche de luna llena y todo el entorno se envuelve de magia al comienzo de la subida. Anggie y Nina no se han animado a venir ya que todavia no se encontraban del todo bien asi que me aventuro con Michel y Jose Luis hacia la cima. Llegamos como a las tres de la mañana a la morrena y necesitamos como otra hora más para atravesarla. Al llegar a la altura de la nieve no vemos ninguna huella y tras encordarnos nos disponemos a abrir el camino. La subida se nos hace muy pesada pero poder ver el amanecer desde aqui hace que todo el esfuerzo realizado merezca la pena. Estamos muy cerca de la cima pero tras equivocarnos dos veces de camino y no encontrar la forma de ascender estamos a punto de tirar la toalla. Pero en el último momento encontramos por fin el camino correcto desde donde podemos ver nuestro objetivo, muy cerca pero muy lejos al mismo tiempo. No nos queda mucha comida y el agua también empieza a escasear, estamos muy cansados pero sacamos fuerza de la flaqueza y llegamos a la cima extasiados después de nueve horas de recorrido. El cielo despejado y poder ver las imponentes cimas que nos rodeaban fueron el mejor regalo que nos podían ofrecer.

Pero todavía nos quedaba el descenso y ya se sabe que hasta que no se baja de la montaña no podemos celebrarlo del todo. Llegamos a la morrena fundidos y tras recoger todo el material no encontramos el camino correcto para bajar. Al final terminamos bajando como las cabras por un camino inventado por nosotros y Jose Luis se hizo daño en la rodilla derecha. Era capaz de caminar por el momento pero teníamos que ir cada vez más despacio asi que decidimos que era mejor que yo me adelantara al campamento base mientras Michel se quedaba con Jose Luis y mandara al porteador con los asnos a buscarlos. Tras recogerlos por el camino llegaron al campamento base donde pudimos comer y beber hasta recuperar las fuerzas pero todavia nos quedaban cuatro largas horas para llegar al punto de encuentro que se encontraba al otro lado de la quebrada. La noche nos alcanzó y lleno el cielo de miles de estrellas que complicaron aún más la llegada ya que no todos teníamos luces frontales. Llegamos por fin a los taxis, extenuados después de 16 horas de caminata pero con una sonrisa dificil de borrar de nuestras caras. La cena de esa noche fue monumental, nos fuimos a un buen restaurante donde preparan el entrecot a la parrilla entre otras delicias y que deborabamos sin respirar. Me acosté en la cama soñando con la gran odisea del día y todavía con la sonrisa que no desaparecía de mi cara.

Publicado por XABIER RAMON 0:26 Publicado en Perú

CompartirFacebookStumbleUpon

Índice de materias

Añadir el primero comentario

Comments on this blog entry are now closed to non-Travellerspoint members. You can still leave a comment if you are a member of Travellerspoint.

Entra