Un blog de viajes - Travellerspoint

Valladolid

overcast 24 °C

Presarik gabe jeiki,goiza patxaraz hartu, lasai gosaldu eta txarleta lasai batekin denbora pasa.... ez da diruarekin ordaintzen. Horrela pasa ditugu Cancunen egondako egunak eta azkeneko honetan ez da gutxiago izan. Valladoliderako autobusa eguerdian hartu degu eta aurretik mobil bat erosteko astia izan dugu Mexikon bertan deiak egiteko Omarrek gomendatuta.
Bertan hurrengo egunerako dena prestatu degu Chichen Itza-ko tenpluak ikusteko ta inguruan dauden Cenoteak ezagutzeko. Herriko plazan afari merienda egin ta pote bat hartu ondoren atseden hartzea joan gera.
Goiz osoa pasa degu tenpluetan eta bizitzako beste kasualitateak bezala bidaiaren lehenengo euskaldunarekin gurutzatu gea, Ondarrukoa izan behar gainera!!!. Bisita oso interesgarria izan da eta gida batekin eginda gauza pila ikasi ditugu baino orain ez naiz hasiko horretaz hitzegiten. Arratsaldean iritsi eta gure plana bizikleta bat alokatu ta inguruko Cenoteak ikustea zen baino berandu egin zaigunez biharko utzi dugu plana ta herrian bertan dagoen Zoci cenotera joan gara bainu bat hartzea.
Sekulako leku polita aurkitu degu , kobazulo baten modukoa ta bekaldean putzu freskagarri batekin. Hortxe ibili gea saltok iten ta argazki ta bideoak ateratzen. Gaur herriko motxileroen hostelera etorri gera ta asmau ere, ze merkeagoa izatearekin batera oso leku atsegina ta bertako langile batekin afaltzen egon gera platikatzen garagardo batzuk hartuta.

Publicado por XABIER RAMON 21:23 Publicado en México

CompartirFacebookStumbleUpon

Índice de materias

Comentarios

Dena hain ondo jutea hasieratik, aurretik antolakuntza lanak ondo egin diren seinalen. Bejoindezula!!

por San Fracoise

Comments on this blog entry are now closed to non-Travellerspoint members. You can still leave a comment if you are a member of Travellerspoint.

Entra