Un blog de viajes - Travellerspoint

Amekameka

Popo eta Izta sumendien magalean

overcast 18 °C

Bidaiaren zentzu guztia berriro aldatzeko asmoarekin herri honetara abiatzen gara abentura berrien bila. San Miguelen pasatako egun hauetan bi sumendi hauek deika ibili dira eta beraiekin egoteko eskatu digute zentzu askotan. Ez Naiarak eta ezta nik ere ez geneukan asmorik,Mexikon, mendiren bat egiteko baino dena ondo pentsatu ondoren eta elkarrekin egindako bidaiari amaiera ezin hobea emateko ideiarekin abiatu ginen.
Egia esanda ez nekien Mexikoko erdialdean mendirik zegoenik ere baino jakinmina areagotzen joan da gerturatzen joan garen einean. Sierra Madre deitzen da erdialdetik pasatzen den mendilerroa eta bertan Mexikoko mendirik altuenak aurkitzen dira, hauetatik hiru 5000 metrotik gorakoak dira eta guk egin nahi deguna hoietako bat da.

Hasieratik ez geneukan oso argi gure ibilbidea noraino iritsiko zen, tontorreraino iritsiko ginen, eguraldia gurekin egongo zen... baino bertan egon eta ikustearekin pozik geundenez, herrira iritsi eta dena ondo antolatzen saiatu ginen. Naiarak ez zeukan arropa aproposik mendirako baino nik ekarritakoarekin moldatu ginen eta bertan mendiko bota eroso batzuk eta galtzerdi batzuk erosi behar izan zituen bakarrik. 5000 metrotik gora elurra dagoenez, herriko mendi gida batengana gerturatu eta kranpoiak eta pioleta alokatzeko aukera izan genuen eta gainera ibilbidearen liburu bat utzi zigunez galtzeko harrisku gutxiago geneukan. Eguraldia ere ondo begiratuta, igoera hiru egunetan egitea pentsatu genuen eta janaria erosi ondoren dena prest geneukan gure abentura berrirako.
Dena ondo antolatzeko igoera egin aurretik ingurutik txango bat egitea erabaki genuen. Horrela kombi bat hartu eta parkearen sarreraraino igo ginen Paso de Cortes deituriko muinoraino. Bertan informazioa eskatu,refugiorako lo zakuak alokatu eta lau orduko txango bat egin genuen gorputza aklimatatzen joateko ze iada 3700 metrotik gora genbiltzan.
Cambiando totalmente el sentido de nuestro viaje nos dirijimos a este pueblito en busca de nuevas aventuras. Los dias que pasamos en San Miguel

Publicado por XABIER RAMON 14:46 Publicado en México

CompartirFacebookStumbleUpon

Índice de materias

Comentarios

ze ondo!ea lortzen dezuten gailurrera iristea. zorte on!

por Asier

Comments on this blog entry are now closed to non-Travellerspoint members. You can still leave a comment if you are a member of Travellerspoint.

Entra